2023ko urtarrilaren 12a

Bost sormen proiektuk garatuko dute Iruñeko 72-22 Topaketen memoria artistikoa

Aizpea De Atxaren Al Sol / Eguzkitan; Iñaki Otsoaren Encuentros de Paja y Esferas; Juan José Eslava eta Pablo Ramosen Irrintzi; Joseb Torreren, Estudio Sonoro de Tiempo, Espacio y Materia eta Rocío Wittiben Deriva lanak aukeratu dira 51 proposamenen artean
Argazki oina oharraren amaieran.
camera_alt Argazki oina oharraren amaieran.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Iruñeko 72-22 topaketen inguruan sortutako ideia eta esperientzietan oinarritutako arte-lan berriak garatzeko hautatutako bost proiektuak aurkeztu dira gaur Nafarroako Museoan, Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak, Ramón Andrés Topaketen programako komisarioak eta Susana Irigaray Nafarroako Gobernuko Museo Zerbitzuko zuzendariak parte hartu duten prentsaurrekoan.

Aurkezpen honen bidez, aurten, ekoizpena nahiz sorkuntza ardatz nagusi izanik, jadanik artea, kultura nahiz pentsamenduaren erreferentea bihurtutako Iruñeko 72-22 Topaketak ospatzen jarraitzeko ekimenak abiatu dira nazioarteko ospakizun bikain hau abiapuntu bezala hartuz.

‘Topaketen Memoria Artistikoa’ deialdirako antolatutako proiektuak dira: Al Sol / Eguzkitan Aizpea De Atxa Cancelena; ‘Encuentros de Paja y Esferas’ Iñaki Otsoa Etxeberriarena; ‘Irrintzi’ Juan José Eslava Cabanellas eta Pablo Ramos Requetibate egileena; ‘Estudio Sonoro de Tiempo, Espacio y Materia’ Joseba Torre Alonsorena eta ‘Ciudad Deriva’ Rocío Wittibena.

Esnaola kontseilariak azaldu duenez, Topaketen Memoria Artistikoa sortu zen bereziki “Topaketen programako solasaldi, konferentzia eta jardueretan garatutako ideietan eta gaietan oinarritutako sorrera berriko obra artistikoak garatzeko aukera ematearren”. Eta, “Topaketak 2022ko pentsamenduan nahiz kultura erreferentean oinarritutako programa arrakastatsu bat izateaz haratago, mantendu egingo da jarduera eta sorrera artistikoaren sustapena egiteagatik”.

Programa 90.750 eurorekin hornitu da banakako nahiz izaera kolektiboko 5 proiekturen artean banatzeko. Hortaz, 10.000 euro + BEZ sorkuntzara eta ekoizpenera bideratutako ordainsariak hornitzeko dira eta 5.000 euro + BEZ aldiz, proiektuaren ekoizpen gastuak estaltzeko.

Ramón Andresek esan bezala, artistek “bere proiektuak planteatu zituzten programako jarduerak garatu ondoren, eta horrek erraztuko zuen diziplina ezberdinetako sortzaileek Topaketetan parte hartzen zuten nazioarteko artista eta pentsalariekin konektatzea; baita bertaratutako herritarrekin ere”. “Kontua zen hirian ideiak, artea nahiz kultura trukatu eta sortzerakoan aukerak biderkatuko lituzkeen ekosistema bat sortzea”.

Prentsaurrekoan deialdiaren arrakasta nabarmendu da, izan ere Topaketak martxan jarri aurretik 90 artistek, gutxi gorabehera, interes gutun bat aurkeztu zuten. Gainera, 2022ko urrian, programazioaren ospakizunarekin kointzidituz, elkar ezagutu nahiz esperientziak trukatu ahal izateko jardunaldi bat ospatu zen; horietan, sortzaile horietako 35 izan ziren partaide, Vianako Printzea Erakundea – Kulturako zuzendari nagusia den Ignacio Apezteguía, Nafarroako Gobernuko Museoen Zerbitzuko Ramón Andrés eta pertsonal teknikoa lagun.

Topaketetarako artisten etorrera 51 proiekturen aurkezpenean gauzatu da “nabarmendu direnak proposamenen aniztasunagatik nahiz kalitateagatik eta horietako askoren izaera hibrido eta diziplina anitzekoagatik”. Horietako 18etan arte plastiko eta bisualen osagaia nagusitu da, 8tan arte performatikoak, 6tan musika, 6tan literatura, 4tan arte eszenikoak eta dantza eta 9tan zinema eta ikus-entzunezkoa. Sortzaileek euren ekimenak aurkeztu ahal izan zituzten 2022ko azaroaren 19ra arte, beraz, hilabeteko epearekin kontatu zuten bere proposamena zehazteko.

Horrela, 5 proiektuak, ekainaren 1a baino lehen amaitu beharko direnak, hautatuak izan dira, jendaurreko prozesu ireki baten bitartez eta Iruñeko 72-22 Topaketak programako komisarioa nahiz 2021 Entseguaren Sari Nazionala den Ramon Andresek zuzendutako ebaluaketa-batzorde baten eskutik, zeinetan kide diren programazio taldeko Berta Ares, Roberto Valencia, Mercedes Álvarez eta Fabià Santcovsky batzordekideak, Susana Irigaray, Museoen Zerbitzuko zuzendaria, Celia Martín, Museoen Sekzioko burua, Mercedes Jover, Nafarroako Museoko zuzendaria; Ana Moreno, Dantzako zuzendaria eta Kulturaren eta Arteen Nafarroako Kontseiluko kidea hala nola Maitena Muruzabal, Topaketak programaren koordinatzailea, zein botorik gabeko idazkari bezala aritu zen.

5 proiektu artistiko hautatuak

Marrazkia, performance-bideoa, dantza, ikus-entzunezkoa eta soinu-artea dira Aizpea de Atxaren Al Sol / Eguzkitan proiektuaren bereizgarriak; atal fisiko eta esperientziala erreibindikatzen ditu, sormena pentsamendu kritikoaren ekintza izango balitz bezala ulertuz. ‘Encuentros de paja y esferas’ lanak kristalizazio eskultorikoa eskaintzen du Topaketetan zehar Baluarteko Plaza hartu zuten lastozko paken “sofá macla” moduan, eztabaidarako eta hausnarketarako proposatutako gaikako blokeak identifikatu zituzten koloretako 6 esferatan uztartzen diren haien ikono eran.

Juan José Eslavaren eta Pablo Ramosen ‘Irrintzi’ tradiziozko abestiekiko hurbilketatik abiatzen da eta protagonistatzat hartu ditu “irrintxilari”ak, medikuntza ikerketa, Iruñaren inguruko leize-zuloak, sormenerako espazio geo-akustiko gisa eta sorkuntzako jarduera instrumental eta elektronikoarekiko konbinaketagatik. Joseba Torre Alonsoren ‘Estudio Sonoro de Tiempo, Espacio y Materia’ lanak berriz, eskusoinu bakarlarian zentratutako obra baten sorrera planteatzen du NUPeko ingeniariekin nahiz CSMN-ko instrumentuen irakasleekin lankidetzan garatutako dispositibo elektro-akustiko batekin. Rocío Wittiben ‘Ciudad deriva’ lanak hiriarekiko begirada berria proposatzen du, jasangarria, poetikoa eta genero ikuspegikoa, zeinetan ibiltzearen ekintza baloratzen den.

ARGAZKI-OINA: Ezker-eskuin, Pablo Ramos, artista; María Antonia Rodríguez, Baluarte Fundazioko gerentea; Susana Irigaray, Museoen Zerbitzuko zuzendaria; Ramón Andrés, Topaketetako komisarioa; Rebeca Esnaola, Kultura eta Kiroletako kontseilaria; Izaskun Azcona, laCaixa Fundaziokoa; Rocío Wittib, artista; Aizpea de Atxa, artista; Joseba Torre, artista; Celia Martín, Museoen Sekzioko burua, eta Iñaki Otsoa, artista.

- Ezker-eskuin: Susana Irigaray, Rebeca Esnaola eta Ramon Andres.

- Argazki-oina albistearen amaieran