2024ko maiatzaren 21a

Bidasoako Bide Berdea Elizondoraino zabalduko da, turismo eta jolas jarduerak sustatzeko

Proiektuak 1.815.447,27 euroko inbertsioa suposatuko du, Next Generation EU funts europarren bidez finantzatua
Bidasoako Bide Berdea. Argazkia: Javier Campos.
camera_alt Bidasoako Bide Berdea. Argazkia: Javier Campos.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Legegintzaldi honetako bigarren Lurralde Antolamendurako Batzordeak, Lurralde Kohesiorako kontseilaria Óscar Chivite buru dela, "Endarlatsa-Doneztebe/Santesteban tartean Bidasoako trenbide zaharraren trazadura egokitzea, bide berde gisa erabiltzeko" izeneko udalaz gaindiko eragina duen proiektu sektorialaren aldaketa onartu du, Cederna-Garalur Partzuergoak sustatua. Zehazki, bide berde hori Elizondoraino zabaltzearen eta onura publikoko edo interes sozialeko deklarazioaren aldeko txostena egin da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).