2025ko irailaren 18a

Barne Departamentuak trafiko-istripua eta ondorengo esku-hartzea simulatuko ditu igande honetan, Iruñean

Ekintza Mugikortasunaren Europako Astean kokatzen da, eta beste jarduera batzuk ere egingo dira; hala nola, Lehen Laguntzako eta BBBko (Bihotz Biriketako Bizkortzea) tailerrak, bizikleta-zirkuitua, erreskate-ibilgailuen erakusketa edo iraulketa-simulagailua
Deskargatu irudia Irudi galeria

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak, Nafarroako Trafiko Zerbitzuaren bidez, ‘Car Crash Show’ jarduera antolatu du Mapfre Fundazioarekin, APTBrekin eta Nafarroako Suhiltzaileak erakundearekin batera, eta igande honetan izango da Iruñeko Antoniutti Parkean. Modu horretan, trafiko-istripua eta ondorengo jarduera simulatuko dituzte esku hartzen duten agenteek. Jarduera honen helburua da era honetako gertakarien erantzukizunak eta irismena agerian uztea, parte hartzen duten pertsonak BOL Jokabidean (Babestu, Ohartarazi, Lagundu) hezteko; hots, bizitzak salbatzen lagun dezakeen jarduteko modu bat. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).