2023ko martxoaren 23a

Barañaingo 19.500 biztanleek sarbide berria izango dute datorren urtean Landabengo industrialdetik, Arga ibaiaren gaineko zubi berri baten bidez

Gaur Foru Gobernuaren eta Iruñeko eta Barañaingo udalen arteko lankidetza hitzarmena sinatu da, Herri Lanek ekainean 3,5 milioi euroko eraikuntza lanak lizitatzeko aukera izan dezaten
videocam El consejero Ciriza firma un convenio con Pamplona y Barañáin para la construcción de un nuevo puente collections Irudi galeria

Los 19.500 habitantes de Barañáin / Barañain dispondrán el próximo año de un nuevo acceso desde el polígono de Landaben, a través de un nuevo puente sobre el río Arga. Hoy se ha suscrito el convenio de colaboración entre el Ejecutivo foral y los ayuntamientos de Pamplona / Iruña y Barañáin, que posibilita que la Dirección General de Obras Públicas e Infraestructuras pueda licitar en junio los trabajos de construcción, por un importe de 3,5 millones de euros.

Barañaingo 19.500 biztanleek sarbide berria izango dute datorren urtean Landabengo industrialdetik, Arga ibaiaren gaineko zubi berri baten bidez. Gaur sinatu dute lankidetza-hitzarmena Foru Gobernuak eta Iruñeko eta Barañaingo udalek, eta horri esker, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak ekainean lizitatu ahal izango ditu eraikuntza-lanak, 3,5 milioi euroren truke.

Bide berriak, Arga ibaiaren gainean zubi berri bat barne hartuz, biribilgune bat lotuko du, udalerriko Kirolen Etorbidearen amaieran dagoena, Landabenera doan NA-30 errepidearekin, eremu honetan biribilgune berri bat finkatuz. Eta konexio berri honen eskutik, udalerrian mugikortasuna hobetzea aurreikusten da, Eulzako Jaurerriaren ingurunean urbanizazio berria exekutatuz.

Nabarmentzekoa da gaur egun Barañaineko sarrera eta irteera, Iruñako kaleak Miluce kalearekin eta Barañain Etorbidearekin lotzen dituzten Erdiko Etorbidetik eta Iruñako Etorbidetik egiten direla. Jarduketa berriak, udalerri hau NA-30rako sarrera eta irteera berriekin hornituko du, Nafarroako Errepide Sarerako sarbide zuzenarekin kontatuz.

Lurralde Kohesioko kontseilari Bernardo Cirizak, Iruñako alkate Enrique Mayak eta Barañaingo alkate Maria Lecumberrik gaur goizean izenpetu dute lan hauek finantzatzeko eta exekutatzeko lankidetza hitzarmena, zeini jarraiki Nafarroako Gobernua izango den lanak lizitatu eta kontratatzeaz, horiek zuzentzeaz edota segurtasuna eta osasuna koordinatzeaz hala nola lursailen eskuragarritasuna kudeatzeaz arduratuko dena. Ekitaldira bertaratu da, bestalde, Herri Lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusi Pedro Lopez.

Finantzaketaren harira, Barañaingo Udalak 2,7 milioiko ekarpena egingo du lan horien exekuziorako, Lurralde Kohesioko Departamentuak berriz, totalean 1,16 milioikoa, desjabetzeen kostua ere bere gain hartzeagatik, eta Iruñako Udalak 126.180 eurokoa. Hitzarmenean adostu bezala, lanak amaitu direnean, konexio berria Nafarroako Errepideen sarean atxikita geratuko da.

80 metroko luzerako zubibide bat

Bide berriak, guztira, 167 metroko luzera bat izango du; gaur egun Barañainen dagoen biribilgunetik abiatuko da, zeinek zirkulazio-errei bakarrarekin, Kirolen Etorbidearen amaiera elkargunea eta udalerriko poligono industrialaren hasiera arautzen dituen. Gune honetatik abiatuko da Iruñarekin Landabengo poligono industrialean konektatuko den bide berria, NA-30an eraikitako biribilgune berri baten bidez.

Nabarmentzekoa da ertz biak bereizten dituen Arga ibaiaren ibilgua salbatzeko, 80 metroko luzerako aurre-tenkatutako hormigoizko habeekin zubibide baterako proiektua burutu dela. Egitura hiru baotan banatuko da, ibaiaren ibilgutik kanpo zimendatutako bi pila baliatuz.

Bide berriak, totalean, 12,5 metroko zabalera bat izango du, 8 metroko galtzada batean 3,5 metroko bi erreirekin kontatuz, zirkulazio noranzko bakoitzerako bat eta albo bietarako bazterbide bat, bizikleta-erreia eta espaloia barne hartuz. Eta zubibidean, egitura hau guztira metro bat hedatuko da, alboetako babesak jarri ahal izateko beharrezkoa izateagatik.

NA-30ean kokatuta dagoen biribilgune berriaren sarbide eta irteera adarrek bi zirkulazio noranzkorekin kontatuko dute, A-15 noranzkoan NA-30arekin lotzen den adarra eta NA-30eko noranzkoan dagoen bide berriaren adarra salbu, izan ere, horiek errei bakarrarekin kontatuko dute.

Aipatzekoa da biribilgune berri hau, 20 metroko barne-erradioa izango duena, etorkizunean NA-30 errepidea Landabengo industria poligonoko D Kalearekin lotzea ahalbidetzeko proiektatu dela, izan ere, bide hori Iruñako Udal Planean aurreikusita dago.

Lotura oinezkoekin eta bizikletekin

Bide berriak, halaber, Barañaingo oinezkoen eta bizikleten tartea Landabengo poligono industrialarekin hobeto lotzea ahalbidetuko du, zirkulazio noranzko bietarako 2 metroko zabalerako bizikleta-errei bat eta 2,5 metroko espaloi bat eraikiz.

Nabarmentzekoa da NA-30eko biribilgune berriaren inguruetan, espaloia hala nola bizikleta-erreia bidearen trazaduratik bereiztekotan direla, Arga Ibaiaren Ibaiko Parkeko oinezkoen eta bizikleten pasealekuarekin konektatzeko.

Espaloiak, Barañaingo eremuan existitzen denaren antzeko hormigoizko zola batekin eraikiko dira, baita granitozko zintarriak ere. Eta oinezkoen pasabideak beheratu egingo dira, baldosa podotaktilak baliatuz, helburua izanik oinezkoak bere hurbiltasunaz ohartaraztea.

Beste xehetasun batzuk

Argiztapenaren harira, luminariak instalatuko dira bide nagusiaren albo bietan, hala nola biribilgune berrian eta bere sarbidetan; hauek led potentzia handiago batekin kontatuko dute, 10 metroko altuerako zutabeen gainean.

Nabarmentzekoa da luminaria berriak, eremu honetako argiztapena Barañaingo udal argiztapenetik bereizteko aukera emango duen aginte-eremu berri batekin  lotuko direla. Gainera, instalatutako argi-gune bakoitza urrunetik geoposizionatu nahiz kontrolatzeko aukera gaituko da.

Aurreikuspenei jarraiki, bidea eraikitzeko lanen iraupena zortzi hilabetekoa izan liteke, eta fasetan egituratuko dira. Lehenengoan, Arga ibai gaineko zubibide berriaren egitura eta taulak eraikiko dira eta jarraian, lur mugimenduak nahiz bide-azaleraren finkapena garatuko dira. Bestalde, NA-30aren gaineko lurzorua sendotzeari ekingo zaio.