Descárgate la app
Baluartek Hezkuntza eta Gizarte Programa aurkeztu du, mota guztietako jendeari zuzendutako 57 jarduerarekin
2023ko irailaren 28a
Baluartek Hezkuntza eta Gizarte Programa aurkeztu du, mota guztietako jendeari zuzendutako 57 jarduerarekin
Baluarte Fundazioak Hezkuntza eta Gizarte Programaren denboraldi berria aurkeztu du gaur. 57 jarduera biltzen ditu, hainbat publikori zuzenduak, eta musikarekiko eta arte eszenikoekiko kontaktuak sortzen dituen esperientziak, ikaskuntzak eta ongizatea herritarrei hurbiltzea dute helburu.
Kultura, Kirol eta Turismo kontseilari Rebeca Esnaola programaren aurkezpen ofizial honetara etorri da zein lehenengo aldiz modu independentean ospatu den Baluarteko aldizkako denboraldien (Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusia eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren abonu Denboraldiak) aurkezpenekiko, izan ere, fundazioaren jarduketa ildoen baitan duen garrantzia nabarmendu nahi izan da. Horri dagokionez, Esnaola kontseilariak nabarmendu du programen aurkezpena bereizita egin nahi izan dela “herritarrengan lortutako ageriko onarpena, partaidetzaren arrakasta eta kolektibo zaurgarriengan lortuz doan inpaktu positiboa direla-eta”.
Hezkuntza eta Gizarte Programa ikastetxe, haur eta familia, gazte eta helduengana hala nola kolektibo babesgabeetako pertsonengana zuzenduta dago. Bere egiturak oinarritzat ditu zazpi lan-ildo ezberdin eta 57 saio, ikuskizunak, heziketa jarduerak nahiz gizarte ekintzako programak barne hartuta. Programak hazkunde mailakatu bat izan du 2020-2021 denboraldian zehar finkatu zenetik, azken ikasturte programatuan 20.000 lagun biltzera helduz.
Esnaola kontseilariak nabarmendu du programak “egitura indartsu eta irmo bat finkatu duela eta bere helburua kulturarekiko irisgarritasuna bermatzeko moduen bilaketagatik bereizten dela, izan ere, pertsona guztiek eskubidea dute euren komunitateko kultura-bizitzan partaide izateko eta programa honek, zalantzarik gabe, hori ahalbidetzen du”. Beraz, bere esanetan, programazioa “adin guztiengana zuzenduta dago, haurrak hala nola gure adinekoak barne, gazteria, helduak eta kolektibo zaurgarriak tartean izanik” eta itxaropena omen dauka “publiko berrien sorreran, eta musikaren, ahotsaren edota mugimenduaren ahalmen eraldatzailean”.
2023/2024 denboraldiko programazioa
Ikastetxeen esparruan bost proposamen daude, horietako hiru Barañain Auditorioan eta bi Baluarte Auditorioan, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat; horietan guztietan konpainia eta artista nafarren parte hartzearekin kontatzen da. Jardueren artean daude “Cuentos de Mamá Oca”, kontaketa batekin irudikatutako kontzertua eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Ravelen musika interpretatzen, ipuin klasiko ahaztezin batzuen bertsio eguneratu baten osagarri bezala; “Danza El Carnaval de los animales” Fueradeleje Konpainiaren ekoizpena estreinatzen da; Mahler jaunaren “Laugarren Sinfonía”ren kontzertua; “Las Estaciones” balleta zein Biarritzeko Malandain Ballet konpainiak eskainiko duen halaber Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren zuzeneko musikarekin; eta “Urbasa”, Hutsun eta Ortzi Konpainiarena, zeinek txalaparta zirku garaikidearekin fusionatzen duen.
Haurrengana eta familiako publikoarengana zuzendutako programazioak bi ziklo nagusi ditu zutabe: alde batetik, jada soberan finkatutako Baluarte Txiki, zein familien harrera bikainarekin eskaintzen den Baluarteko Ganbara Aretoan, denboraldi honen baitan sei ikuskizun eskainiz, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Larumbe Dantza Konpainia, La Baldufa, Engruna Teatre, Fueradeleje Danza eta Inspira Teatre Konpainiaren eskutik; bestetik, eta denboraldi honetako nobedade gisa, NOSren eskutik Barañain Auditorioan eskaintzekotan diren haur eta familientzako kontzertuak, Pedro eta otsoa klasikoaren egokitzapen batekin azaroaren hasieran, Tafalla Kulturgunean eta Tuterako Gaztambide Antzokian “Cuentos de Mamá Oca”, Eguberrietako jai-egunetan zehar. Guztira 14 saio (8 gehiago azken denboraldian baino) zeinek Baluarte Fundazioak gizarte nafartarreko familia-ehunari kultura hurbiltzeko duen interesa eta benetako konpromisoa berresten duen.
Itxaropenak publiko gazte eta helduarengan jarrita, Hezkuntza eta Gizarte Programak helmen orokorreko lau dibulgazio-jarduera proposatzen ditu. Batetik, eta Caja Navarra Fundazioarekin lankidetzan, Enclave Fortissimo programak, Entzunaldi gidatuen zikloa barne hartzen du, Maria Setuain musika bitartekaritzan adituak emandako 5 saio, NOS-en abonuko kontzertu batzuen aurretiko egunean, eta ganberako musikaren Kontzertuen zikloa, NOS-eko kideek interpretatutako 5 kontzertu. Gainera, Baluarteko Gola Aretoan eta adituen eskutik, Atariko Konferentzien ziklo bat eskainiko da Baluarte Fundazioko Denboraldi Nagusitik hautatutako ikuskizunak hasi baino ordubete lehenago; zehazki, “Carmen” (2024ko otsailak 2 eta 4), “Homenaje a Pablo Sarasate” (2024ko apirilak 19) eta “De Sheherazade” (2024ko maiatzak 4). Bestalde, Artistekin Topaketak zikloa ospatuko da, hain zuzen kontserbatorio eta musika-eskoletako ikasleei zuzenduak, profesional kontsakratuen eta belaunaldi berrien artean topaguneak nahiz motibazioa sortzeko helburuarekin. Topaketa horiek, Cristina Gomez-Godoy oboe-jotzailearen (2024ko urtarrilak 10), Ana Maria Valderrama biolin-jolearen (2024ko martxoak 20), Pablo Sainz-Villegas gitarra-jotzailearen (2024ko maiatzak 15) eta Maria Espada sopranoaren (2024ko maiatzak 29) presentziarekin kontatuko dute.
Enclave Fortissimo programaren saioak - Caja Navarra Fundazioaren Kultur Zentroko CIVICAN Auditorioan egoitza izanik (Pio XII Etorb., 2, Pamplona)- nahiz Konferentzia Sartzaileak hala nola Artistekin Topaketak (Baluarteko Konferentzia-Aretoa eta Koroa Aretoa) ekimenen sarbidea askea da. Eta Enclave Fortissimo-ren kasuan, gonbidapena aurretiaz eskuratu behar da.
Amaitzeko, Baluarte Fundazioa, beste behin ere, La Caixa Fundazioarekin elkartu da zaurgarritasun soziala jasaten ari diren pertsonei tailer batzuk eskaintzeko, horien xedea da zirkunstantzia ezberdinen eraginez ahalduntzeko behar handiagoa duten pertsonen estimulazioa eta partaidetza bultzatzea. Adituek talde txikitan antolatutako tailer parte hartzaileen garapena dela medio, sustapen pertsonala sustatu eta pertsonaren berezko trebetasunak sendotzea bilatzen da, haren sormena bultzatze aldera. Tailer hauek bi eremutan banatzen dira: bat sentsibilizazio musikal eta bokala eta bestea, erritmo eta mugimenduaren estimulazioa. Lehena, “Baluarte a tono” izenburua lagun, Sudurgorri Vocal Studio-ren eskutik (Izaskun Zurutuza eta Iker Bengotxea) garatzekotan da; eta Txus Eguilaz erritmo bideratzailea, bigarrena, “Baluarte en movimiento”, zuzentzeaz arduratuko da. Esperientzia biak udazkenean zehar ospatuko dira eta adineko pertsonen bakardadearen erronkari erantzun bat ematea xede duen La Caixa Fundazioko “Siempre Acompañados” programari dagozkion pertsonei eskainiko zaizkie.