2023ko abenduaren 20a

Baimena eman zaio Gizain Fundazioari haur eta gazteen behaketa, harrera eta justizia zerbitzuen kudeaketa egiteko 4,8 milioiren truke

Adingabeak Behatzeko eta Hartzeko Zentroak, Larrialdiko Harrera Familia Baloratzeko Programa eta Gazte Justiziako Eguneko Zentroa finantzatuko dira

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman dio Gizain Fundazioari honako hauek kudeatzeko: 6 eta 18 urte bitarteko adingabeak behatzeko eta hartzeko zentroak, 0 eta 6 urte bitarteko adingabeentzako Larrialdiko Harrera Familiaren Balorazio Integralerako Programa eta Gazte Justiziako Eguneko Zentroa. Guztira, 4,8 milioi euro.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).