2023ko martxoaren 24a

Aurrematrikula egiteko ohiko epea 3 urteko 4.902 eskaerarekin amaitu da, eta horietatik %63,3k sare publikoan ikasiko dute

Guztira 3.171 haurrek (% 64,7) IIP programarekin jasoko dute hezkuntza hizkuntza-eredu desberdinetan

3 urteko 4.902 haur hasiko dira datorren ikasturtean Haur Hezkuntzako zikloan, Nafarroako hezkuntza-sareko ikastetxe publikoetan. Kopuru hori Foru Erkidegoan 2023/2024 ikasturterako aurrematrikulatutako ikasle guztien % 63,3ren parekoa da; aurreko ikasturtean, berriz, % 62koa izan zen. 2018-2019 ikasturtetik sare publikoan egindako aurrematrikula-eskaeren ehunekorik altuena da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).