2025ko irailaren 17a

Artisau enpresak sustatzeko 100.000 euroko laguntzen deialdi berria

Helburua da horien lehiakortasuna handitzea, digitalizazioa, prestakuntza, publizitatea eta merkaturatze-jarduerak bultzatuz
Podrán optar a esta convocatoria las empresas inscritas en el Registro de 
Empresas Artesanas de Navarra con anterioridad a la publicación de la 
ayuda.
Podrán optar a esta convocatoria las empresas inscritas en el Registro de Empresas Artesanas de Navarra con anterioridad a la publicación de la ayuda.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, laguntzen deialdi berria egin du, Nafarroako artisau-enpresen sustapena hobetzearren. Aurrekontua 100.000 eurokoa izango da. Helburu nagusia da enpresa horien lehiakortasuna handitzea, produktuak merkaturatzeko eta sustatzeko jarduerak ez ezik, langileen prestakuntza hobetzen laguntzen duten jarduerak ere sustatuz, haien negozioak garatzea eta indartzea bultzatzearren.

Eskaerak urriaren 3ra arte aurkez daitezke fitxa honen bidez. Zehazki, honako hauek izango dira dirulaguntza honen xede: azoka, erakusketa eta antzeko ekitaldietan parte hartzea; sustapen- eta publizitate-jarduerak; prestakuntza ikastaroetara joatea eta 2024ko azaroaren 15etik 2025eko azaroaren 17ra bitartean egindako online salmenta-plataformetara edo market places plataformetara atxikitzeko kuotak.

Era berean, azoka edo erakusketa bakoitzeko diruz lagundu daitezkeen gastutzat jotzen dira honako hauek: izen-ematea, lurzoruaren eta standaren alokairua, standaren muntaketa, dekorazioa edo instalazioa, materialaren garraioa eta bidaia-gastuak, eta enpresa bakoitzeko pertsona baten ostatua. Sustapen-materialaren prestaketa laguntza horien bidez finantzatu ahal izango da, baita marketin digitaleko ekintzak ere. Horien barruan sartzen dira sare sozialetako publizitatea, bilatzaileetako publizitatea (SEM) edo edukien marketina eta aholkularitza teknikoa. Diruz laguntzen da, halaber, diseinua jabetza intelektualaren edo industrialaren erregistroan inskribatzea, enpresa-markaren diseinua eta packaging zein ekoizpen materialaren diseinua, artisau-tailerrak sustatzeko. Azkenik, diruz lagundu ahal izango dira gaikuntza teknikoko ikastaroak, gaikuntza digitaleko ikastaroak eta diseinu-ikastaroak; matrikula- eta material didaktikoaren gastuak, joan-etorriak, ostatua eta aparkalekua.

Laguntzaren zenbatekoa

Zenbatekoa % 75ekoa izango da azoka, erakusketa eta antzeko ekitaldietan parte hartzeko, azoka bakoitzeko zenbatekoa gehienez 3.000 eurokoa izanik eta 10.000 eurokoa guztira. Sustapenerako eta publizitaterako dirulaguntzari dagokionez, % 75ekoa izango da, gehieneko kopurua 3.000 eurokoa izanik, eta prestakuntza ikastaroen kasuan % 75ekoa, 3.500 eurokoa gehienez. Online salmenta-plataformetara atxikitzeko kuotek ere % 75eko dirulaguntza jasoko dute, 900 eurokoa gehienez. Gainera, enpresa batek deialdian lor dezakeen gehieneko diru-kopurua 14.000 eurokoa izango da.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Nafarroako Artisau Lanbideen Errepertorioan zehaztutako lanbideren bat betetzen duten artisau-enpresek, zuraren, bitxigintzaren, zeramikaren, landare-zuntzen, metalaren, marmolaren, harri eta eskaiolaren, paper eta kartoiaren, larruaren, edo ehungintzaren sektoreetan, adibidez.

Laguntza hauek eskatzen dituzten artisau-enpresek alta emanda egon behar dute Gizarte Segurantzan eskabidea aurkezten den egunean, eta Nafarroako Artisau Enpresen Erregistroan inskribatuta egon behar dute laguntza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik (2025eko ekainaren 5ean). Halaber, erregistro horretan inskribatzeko eskaera 2025eko ekainaren 5a baino lehen aurkeztu duten artisau-enpresak, baldin eta azken ebaluazioa positiboa izaten bada, eta artisautza-enpresaren izaera berritzeko eskaera data hori baino lehen aurkeztu badute eta berritzearen ebaluazioa ere positiboa izaten bada.