2023ko urtarrilaren 31a

Arantzako mila bat argazki historiko eman zaizkio Nafarroako Artxiboari

Lucio Vergarak egindako irudiek XX. mendearen lehen hereneko bizimodua islatzen dute  
Singer Ikastaroa
camera_alt Singer Ikastaroa  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Lucio Vergara 'argazki funtsa jaso du dohaintzan. Bertan, Arantzako 1.035 argazki argitaragabe daude, XX. mendearen lehen herenean datatuak.

Beirazko plakako irudiak, Lucio Vergarak eginak dira joan den mendearen hasieran eta hamarkadetan zehar kontserbatu izan dira tokiko familia-etxean. Orain, bere alabetako biek, alegia María Josefak eta Juana María Vergara Oñativiak dohaintzan eman dizkiote Nafarroako Artxiboari, eta bertako Nafarroako Fototeka programaren barne hartu dira.

Argazki-funtsa

‘Lucio Vergara’ funtsa gelatina-bromurodun 1.035 beirazko plakekin osatuta dago, bere gehiengoan 13x18 cm, 9x13 cm eta 6x9 cm neurrietakoak, eta askotariko gaiak dakartza zeinetan gehienak diren talde-argazkiak diren (familiak, ezkontzak, lagun-taldeak), erretratuak (gizonezkoak, emakumezkoak, bikoteak), komunioko eta toki ospakizunen argazkiak (jaiak, prozesioak). Irudiek eszenaren konposaketarako lan zorrotza erakusten dute, eta bere senitartekoen aburuz, asko zaintzen zuen alderdi bat zen. Bere argazkiek, familia ospakizun nahiz ospakizun publikoen gaineko mota orotakoek, herri edo erlijio kutsukoek, tokiko XX. mendeko lehenengo hamarkadetako bizitza islatzen dute , balio handiko lekukotza suposatuz Arantzako historia berreraikitzeko orduan.

Funtsa hamarkadetan zehar kontserbatu zen Arantzako Gartxinea familiaren etxeko ganbaran, hein handi batean, María Vergara Vergara bere ilobari esker, zein Gabriel Vergara (Lucioren anaia) eta Josefina Vergararen alaba zen; horiek legatua bere egileak utzi bezala kontserbatu zuten, hark ganbaran eraikitako eta etxeko laborategi modura erabili ohi zuen egurrezko kaseta txiki batean. Gela honetan gorde omen ziren beirazko argazki-plakak zekartzaten kutxak, kimikoen flaskoak eta argazkiak errebelatzeko behar zen bestelako tresneria. 2016an, Ángel Murua Iñurritegi argazkigintza zale amorratuak, eta María Rosario Alústiza Vergara bere emazteak, María Pilar Vergararen alaba eta  Lucio Vergararen biloba, María Vergararekin hitz egin ondoren, material hura guztia berreskuratzeko baimena lortu zuten.Legazpiko (Gipuzkoa) bere etxera ekarri zuten, bertan garbitu, sailkatu eta eskaneatzeko aukera izanik.

Nafarroako Errege Artxiboaren eta Artxibo Orokorraren zaintzapean jarritako Lucio Vergararen milaka argazki nafarren harira, une hauetan goi kalitateko digitalizazio bat aplikatuko zaie, jarraian deskribatu eta katalogatzeko asmoaren arabera, horrela herritar orok kontsultatzeko aukera izan dezan. Horrela, argazki-funtsa erakundeak jada gordeta dituen beste 85 argazki funtsei erantsiko zaie; eta horietako 26, Nafarroako Fototekaren nukleoa osatzen duten argazkilari, afizionatu eta profesionalenak omen dira. Nafarroako Fototekaren baitan erantsi ahal liratekeen argazkiak dohaintzan emateko interesa duten pertsonek Nafarroako Artxiboko pertsonal teknikoarekin kontaktatu dezakete, 848 42 46 23 telefonoan.

Autorea: ebanista eta argazkilari afizionatua

Lucio Vergara Machicote (Arantza, 1892ko uztailak 6 – Legazpi, 1978ko abuztuak 4) ebanista eta argazkilari afizionatua izan zen. Donostiako Arte eta Ofizioen Eskolan ikasi zuen eta Arantzan egin zuen lana, bere aitaren aroztegi-tailerrean. 1920an, Urretxukoa (Gipuzkoa) eta Arantzako eskolako irakaslea zen Felicitas Oñativiarekin ezkondu zen. Senar-emazteak, bost seme-alabaren guraso zirela, 1930ean Legazpira lekualdatu ziren eta andreak irakasle lanetan jarraitu zuen bertan; bera aldiz, Patricio Echeberría S.A. fabrikan aritu zen lanean erretiroa hartu arte.

Arantzako bere familiak elikadura eta ehungintza produktuak saltzen zituen denda bat gobernatzen zuen eta Gartxinea etxearen etxabean kokatuta zegoen (Goiko Karrika, 3)

Dokumentu ofizialetan idatziz jasota dagoenez, 1926an Lucio Vergara Arantzako Udaleko zinegotzia izan zen 1937an berriz, Legazpiko bake-epaile bezala aritu zen.