Descárgate la app
Amaitu dira Tuterako Santa Maria Magdalena elizako portada erromanikoa zaharberritzeko lanak
2025ko uztailaren 22a
Amaitu dira Tuterako Santa Maria Magdalena elizako portada erromanikoa zaharberritzeko lanak
Inbertsioa 400.000 eurotik gorakoa da, eta Foru Gobernuak, Tuterako Udalak eta Tuterako eta Iruñeko Artzapezpikutzak ordaindu dute
Ezker eskuin: Ignacio Apezteguía, Kulturako zuzendari nagusia; Iciar Les, Tuterako Kultura zinegotzia; Alejandro Toquero, Tuterako alkatea; Esnaola kontseilaria; eta Jorge Irurzun, Artzapezpikutzako ekonomoa; Ondare Historikoko eta Artzapezpikutzako ordezkariekin batera, atariaren aurrean
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilari Rebeca Esnaolak Tuterako Santa Maria Magdalena eliza bisitatu du astearte honetan, portada erromanikoaren zaharberritze-lanen amaiera dela eta. Portada erromaniko hori Nafarroako erromanikoaren adibiderik onenetakoa da, bere antzinatasunagatik eta fakturaren fintasunagatik.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).