2025ko abenduaren 30a

Álvaro Baraibar eta Ibai Crespo, Euskararen Nafar Kontseiluko kide berriak NUPeko eta Nafarroako Parlamentuko ordezkari gisa

Foru Exekutiboak gaur onartu ditu bi izendapenak
Imagen de archivo de una sesión del Consejo.
Imagen de archivo de una sesión del Consejo.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du Alvaro Baraibar Echeverria eta Ibai Crespo Luna izendatzea Euskararen Nafar Kontseiluko kide titular, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Parlamentuak proposatuta, hurrenez hurren. Imanol Núñez Aldaz eta Inmaculada Jurío Macaya ordeztu dituzte karguan, organo honentzat aurreikusitako lau urteko agintaldian (2024ko urtarrilaren 31n eratua).

Javier Lecumberri Urabayen, Ainhoa Unzu Garateren ordezkoa, ere izendatu du Foru Gobernuak ordezko bokal, Foru Ganberak proposatuta. Euskararen Nafar Kontseilua Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua erakundearen parte-hartze organoa da, eta Nafarroako Gobernuari euskararen plangintzan eta sustapenean aholkularitza eskaintzen dio.