2023ko martxoaren 20a

Alokairu planaren %94 garatu dela iragarri du Aierdi lehendakariordeak Sarrigureneko babes ofizialeko 103 etxebizitzetara, lehen faseko promoziorik handienera, eginiko bisitan

Kontseilariak iragarri du Nasuvinsak udazkenean hasiko dituela gazteen alokairuko etxebizitzak 14 udalek lagatako lursailetan, Navarra Social Housing-aren bigarren fasearen barruan
Aierdi lehendakariordea Sarrigurengo BOEtara eginiko bisitan, Nasuvinsako 
Berta Uriz eta Alberto Bayonarekin eta obrako arduradunarekin.
camera_alt Aierdi lehendakariordea Sarrigurengo BOEtara eginiko bisitan, Nasuvinsako Berta Uriz eta Alberto Bayonarekin eta obrako arduradunarekin.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilari José María Aierdik adierazi duenez, 2017an sustatutako alokairu-plan forala ia %100ean dago gauzatuta edo eraikitzen ari dira: 520 Babes Etxebizitzetatik (BOE) 271 amaituta daude eta maizterrei entregatu zaizkie (%52); beste 217 gauzatze-fase aurreratuan daude (%42); eta azken sustapen bat Azpilagaña auzoan dago, tutoretzapeko 32 apartamentukoa, lanak apirilean hasteko zain.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).