2023ko azaroaren 21a

Alfaro lehendakariordeak migrazio politiken inguruko lan ildoak aurkeztu ditu Pertsona Migratzaileen Foroan

“Gobernu honek ez du onartuko, inolaz ere, arrazakeriaren edo xenofobiaren inolako zantzurik”, adierazi die beren eskaerak helarazteko bildu diren 50 pertsona ingururi
Begoña Alfaro lehendakariordea buru izan da, Marisol de la Nava, Migrazio 
Politiketako zuzendariarekin batera legegintzaldi honetako Migranteen 
Foroaren lehen bileran.
Begoña Alfaro lehendakariordea buru izan da, Marisol de la Nava, Migrazio Politiketako zuzendariarekin batera legegintzaldi honetako Migranteen Foroaren lehen bileran.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari Begoña Alfaro 50 pertsona ingururekin, migranteen hainbat elkarte eta taldeetako kideekin, bildu da gaur arratsaldean Pertsona Migratzaileen Foroan, legegintzaldi honetako lehenengoan. Bertan, Departamentuak datozen lau urteetarako migrazio politiken arloan dituen lan ildoak aurkeztu ditu, eta mezu irmoa eman du: "Gobernu honek ez du inolaz ere onartuko arrazakeria edo xenofobia zantzurik, hazten ari den olatu xenofobo kezkagarri honen barruan".

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)