2024ko otsailaren 15a

Alfaro lehendakariordeak eta Rego ministroak gazteen parte-hartzearen aldeko apustua egin dute gazteriaren lege berriak egiteko

Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako arduraduna eta Gazteria eta Haurtzaroko ministroa Madrilen bildu dira legegintzaldi honetarako ibilbide-orriak partekatzeko
collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko lehendakariordea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari Begoña Alfaro eta Gazteria eta Haurtzaroko ministro Sira Rego Madrilen bildu dira aste honetan, legegintzaldi honetarako aurreikusita dauden ibilbide-orri bana bateratzeko. Bilera horretan, bi ordezkariek bat egin dute gazteriaren arloko lege-testu berriak lantzeko gazteen parte-hartzearen aldeko apustua egitean. Testu horiek estatu mailan zein foru mailan lantzeko asmoa dago. 

Alfaro lehendakariordeak bileraren ostean adierazi duen bezala, zeinetan halaber partaide izan den Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari gerente Txema Burgaleta, “lege-testuak elaboratzeko partaidetza prozesuak funtsezkoak dira testu horien helburu liratekeen herritarren proposamenak, beharrak eta kezkak identifikatzeko”. “Guztiok dakigu gazteriaren arloko legeak egitea ez dela ohiko legedia, zeren legedi horretan alderdi teknikoak funtsezko eginkizuna betezen du”, nabarmendu du jarraian gaineratzeko, “kasu honetan, teknikaren zorroztasuna alde batera utzi gabe, gazteen proposamen horiek guztiak entzun behar ditugu eta nahi horietan oinarrituta eta ez lehenago, erantzun bat emango dien legezko eta arauzko aldamioa eraiki behar dugu”.

Alfarok hala nola Burgaletak ministroari jakitera eman diote bat datozela Estatuko etorkizuneko arauaren oinarri izango diren ardatzekin, bestela esanda, eskubide ekonomikoekin, gizarte-estaldurarekin, enpleguarekin hala nola etxebizitzarekin, krisi ekosozialarekin, belaunaldi arteko justiziarekin, eskubide demokratikoekin, berdintasunari dagokionarekin, parte hartze politikorako eskubideekin edota osasun mentalarekin, besteren artean, Rego berak iragarri zuen bezala.

Bilerak, bestalde, Nafarroan legegintzaldi honetarako aurreikusitako bide-orria Ministroari helarazteko ere balio izan du; foku nagusia indarkeria matxistari zeharka eta adin goiztiarretatik aurre egitean jarriko da, horretarako sexualitatearen hastapena pornografia bidez izatea saihesteko prebentzio programa ezberdinak baliatuz. Horrez gainera, gorroto-diskurtsoak hala nola 'fake news'ak nabarmendu egingo dira, diskurtso xenofoboak, arrazistak, antifeministak edo negazionistak atzeraelikatzen dituzten elementuak izateagatik, eta gazterian espezializatutako langileen sare publikoa handituko da, horrekin batera Nafarroako Gazteriaren Institutuak nahiz toki erakundeek koordinatutako udal-ekintzak indartuz, besteren artean.