2025ko azaroaren 18a

Alfaro lehendakariordea Zangozan izan da alokairu sozialeko 20 etxebizitzaren sustapen berria ezagutzeko

Lanak 2026ko udan amaitzea aurreikusten da, eta etxebizitza gehienak Zangozan erroldatutako pertsonentzat izango dira
Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria den Begoña Alfaro, Javier Buron Nasuvinsako zuzendari kudeatzailearekin batera, Zangozan izan da gaur, Alde Zaharrean egiten ari diren 20 etxebizitzaren sustapena ezagutzen. Hain zuzen ere, babes ofizialeko etxebizitzak dira, alokairu-erregimenean emango direnak, eta jarduera EtxeOn Navarra foru-programaren barruan sartzen da, Nafarroako Gobernuak etxebizitza duin, eraginkor eta iraunkor bat lortzeko duen konpromisoa indartuz. 
Etxebizitza horiek alokairu sozialekoak izango dira. 
 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).