2024ko martxoaren 18a

Aierdik NPBa aldatzeko eta malgutzeko Bruselatik iritsi den proposamena azaldu die nekazarien erakundeei

Kontseilaria eta Nekazaritzako eta Landa Garapeneko zuzendariak UAGN, EHNE eta UCANekin eta Otsailaren 6ko ordezkaritza batekin bildu dira, pasa den astean Ministerioarekin izandako harremanak eta Europako Batzordeak egindako planteamenduak azaltzeko
Aierdi kontseilaria eta Nekazaritzako eta Landa Garapeneko zuzendari 
nagusiak nekazaritzako erakundeetako ordezkariekin batera
camera_alt Aierdi kontseilaria eta Nekazaritzako eta Landa Garapeneko zuzendari nagusiak nekazaritzako erakundeetako ordezkariekin batera  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria den Jose Mª Aierdik informazio-bilera bat egin du gaur eguerdian lehen sektorea ordezkatzen duten UAGN, EHNE eta UCAN nekazaritza-erakundeekin, eta O-6 plataforma deitzen dena ere gonbidatu dute, pasa den astean berak eta bere Departamentuko teknikariek Nekazaritza eta Elikadura Ministerioarekin egindako bileren edukiak azaltzeko nahiz Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) malgutzeko erregelamenduan izan daitezkeen aldaketak eta neurrien proposamenak agertzeko eta aztertzeko. Proposamen horiek joan den ostiralean planteatu zituen Europako Batzordeak. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).