2024ko apirilaren 11a

Aierdi kontseilariak nekazaritza lurretan ongarritze organikoren erabilera positiboa ikertzen duen saiakuntza bat bisitatu du

INTIA, NILSA eta NUP-eko teknikari taldeak Nafarroan nekazaritza klima aldaketari egokitzeko LIFE-IP NAdapta proiektuaren baitan lortutako aurrerapenak aurkeztu ditu Europako adituen aurrean
videocam El consejero Aierdi visita un ensayo de fertilización orgánica de suelos agrarios collections Irudi galeria

El consejero Aierdi visita un ensayo de fertilización orgánica de suelos agrarios

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari José Mª Aierdik nekazaritza-saiakuntza bat bisitatu du gaur goizean. Proiektu horren baitan, ongarri organiko mota desberdinek lurzoruetan eta laboreetan duten eragin positiboa aztertu dute teknikariek, klima-aldaketaren inpaktuari egokitzeko. Ekimen hau atzo eta gaur artean Europako hainbat herrialdetatik etorritako 100 aditu inguru bildu dituen nazioarteko topaketaren barruan kokatzen da. Topaketa hori Klimaren, Azpiegituren eta Ingurumenaren Europako Agentzia Exekutiboak (CINEA) eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak antolatu dute, eta klima-aldaketara egokitzeko estrategien LIFE-IP NAdapta-CC egitasmoaren baitan garatu da Foru Komunitatean.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).