2023ko abenduaren 29a

Abian da Nafarroako Gazteriaren Institutuko gazte-informazioko korrespontsalen programa

Nafarroako bost herritako hamar ikastetxe sartu dira programa honetan, berdinen artean gazteentzat interesgarria den informazioa ematea duen helburua
Salesianos CIPko korrespontsalen programan parte hartu dutenak.
camera_alt Salesianos CIPko korrespontsalen programan parte hartu dutenak.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako hainbat ikastetxetako hogei gaztek hasi dute beren lana gazte-informazioko korrespontsal gisa, Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) bultzatutako ekimena. Korrespontsalak lankideen artean hainbat informazio zabaltzeaz arduratuko dira, hala nola bekak, prestakuntza-ikastaroak, mugikortasun eta ongizate emozionaleko programak, besteak beste. Korrespontsal horiek udaleko gazte-informazioko zerbitzuen lana osatzea dute helburu, zerbitzu horiek emango baitiete ondoren ikaskideen eta lagunen artean zabalduko duten informazioa.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).