2022ko abenduaren 7a

813 metroko bizikleta bide zati berri batek Lesaka eta Bidasoako Bide Berdea modu seguruan lotzea ahalbidetuko du

Jarduketak 750.000 euroko inbertsioa izango du, eta udalerriko hirigunea eta Otsango industrialdetik abiatzen den bizikletentzako ibilbidea lotuko ditu
Ezker eskuin: Ladis Satrústegui, Lesakako alkatea; Bernardo Ciriza, 
Lurralde Kohesiorako kontseilaria; Berta Miranda, Garraio eta Mugikortasun 
Jasangarriaren zuzendari nagusia, bidegorria kokatuko den zonaldera eginiko 
bisitan.
camera_alt Ezker eskuin: Ladis Satrústegui, Lesakako alkatea; Bernardo Ciriza, Lurralde Kohesiorako kontseilaria; Berta Miranda, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia, bidegorria kokatuko den zonaldera eginiko bisitan.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

813 metroko bizikleta zati berri batek Lesaka eta Bidasoako Bide Berdea modu seguruan lotzea ahalbidetuko du. Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 400.000 euro bideratuko ditu jarduketarako. Horri esker, txirrindularien segurtasuna hobetuko da, herriko hirigunea eta Otsango industrialdetik abiatzen den bizikletentzako ibilbidea modu seguruan lotuz. Gainerako inbertsioa, 754.827,10 euro osatu arte, Udalaren kontura izango da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).