2025ko abenduaren 18a

366 gaztek parte hartzen dute "Epizentroak" irakurketa programaren 4. edizioan

Kultura eta Hezkuntza Departamentuek bultzatuta, Bigarren Hezkuntzako eta LHko gazteen artean irakurketa dinamikak sustatzea du helburu, besteak beste
Ezkerretik eskuinera: Iosune Ojer, Liburutegi Proiektuen Bulegoko burua; 
Ignacio Apezteguía, Kulturako zuzendari nagusia; Clara Flamarique, 
Liburutegi Zerbitzuko zuzendaria; eta Gil Sevillano, Hezkuntzako zuzendari 
nagusia.
Ezkerretik eskuinera: Iosune Ojer, Liburutegi Proiektuen Bulegoko burua; Ignacio Apezteguía, Kulturako zuzendari nagusia; Clara Flamarique, Liburutegi Zerbitzuko zuzendaria; eta Gil Sevillano, Hezkuntzako zuzendari nagusia.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Urrian abiatu da "2025-2026 Irakurketa epizentroak " programaren 4. edizioa, Kultura eta Kirol Departamentuko Liburutegi Zerbitzuak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak sustatua. Programa honek hiru helburu argi ditu: alde batetik, irakasleen eta ikasleen artean liburutegietako baliabideak zabaltzea eta irakurketa-klubek nola funtzionatzen duten erakustea; bestetik, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako gazteen artean irakurketa-dinamikak bultzatzea; eta, azkenik, lurralde osoan zehar gazteen irakurketa-klubak sortzea sustatzea, euskaraz zein gaztelaniaz.  

 
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).