2023ko azaroaren 30a

30 gaztetik gora izan dira partaide Nafarroako gazteentzako “Zirriborro” euskarazko idazketa sortzailearen lehenengo eskolan

Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin elkarlanean eta Doneztebeko Belbieretxea aterpetxean garatutako ekimenak, euskerazko bertsogintza, literatura eta poesia arloetako hamabi erreferenterekin kontatu du
Egindako tailer baten irudia
camera_alt Egindako tailer baten irudia  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

35 gazteren partaidetzarekin kontatu du asteburu osoan Nafarroako gazteriarengana zuzendutako eta Doneztebeko Belbieretxea gazte aterpetxean garatutako “Zirriborro” euskerazko idazketa sortzailearen lehenengo eskolak.

Proiektu hau Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) urtero antolatzen duen Partaidetzazko Aurrekontuak programaren baitan planteatutako ekimen bati esker sortzen da. Erabat dohainik, eskolak Yolanda Arrieta, Iñigo Astiz, Uxue Juarez Gaztelu, Miren Amuriza, Isabel Etxeberria, Oier Guillan, Laura Chivite, Yurre Ugarte, Oihane Garmendia, Peru Galbete eta Oihana Aranaren eskutik garatutako 12 tailerrekin kontatu zuen.

Iñigo Satrustegi itzultzaile, kazetari eta Zirriborro-ren sortzaile eta kudeatzaileak, mota honetako ekimenen gabezia nabarmentzen du eta iritzi hau partekatzen du esperientzian inplikatutako beste alderdi batzuekin, esaterako pertsona parte hartzaileekin eta Euskal Idazleen Elkartearekin (EIE). Era berean, eskolaren doakotasuna gazteriaren kulturarekiko irisgarritasuna errazteko funtsezkoa dela esaten du. Bere helburuen artean, eskolak euskerazko idazleen sare bat hedatzea eta garatzea ditu helburu.

Prestakuntza hauek, NGIaren eskumeneko hiru aterpetxeetako batean, hain zuzen Belbieretxea (Doneztebe) gazte aterpetxean, garatu ziren. Bertan, pertsona partaideek idazketaren esplorazioa sakontzeko aukera izan dute ekimenak eskainitako mantenu osoari eta gaua emateko aukerari esker. Nafarroan erroldatutako pertsonek lehentasuna izan badute ere, beste euskal lurraldeetako pertsonek ere parte hartu ahal izan dute.

Euskarazko tailerrak eta emanaldiak

Eskolako programak lau egunetan zehar barne hartzen zituen tailerretan, idazketaren esparru eta genero ezberdinak izan dira aztergai, oinarritzat hartuz hiru ildo nagusi: fikzioa, poesia eta abestia, eta ez fikzioa. Ardatz hauen harira, honako gai hauek landu ziren: performance tekniken erabilera idazketa sortzailean, pertsonaien eraketa eta analisia, literatura eta gidoiaren arteko lotura, poesia, itzulpengintzaren edota abestiaren potentzialtasun sortzailea. Programak, bestalde, hiru emanaldi eskaini ditu Peru Galbete musikaria, Ameli elkartea eta Xirrikituen Jostunak hala nola zuzendaritza taldearen Bañolet filma tarteko izanik.

Lehenengo egunean, euren tailerrak eman zituzten Yolanda Arrieta idazleak eta Oier Guillan idazle eta dramagileak. Lehenengoak idazketa sortzailea modu ludiko batean landu zuen. Bestalde, Guillan jaunak etorri zirenekin performance munduko ezaugarri teknikoek idazketa sortzailera egin duten ekarpena landu zuen. Jardunaldia Ameli duetoaren emanaldiarekin amaitu zen.

Bigarren jardunaldian berriz, prestakuntza dinamizatzen aritu ziren Isabel Etxeberria idazlea, itzulpengintza tresna sortzaile gisa ulertuz; Jon Alonso, kontatzeko orduan dokumentazioarekin eginiko erabileraren gainean; Oihana Arana, literatur generoen arteko mugen hala nola poesiatik narraziora eginiko mugimenduaren gainean; Miren Amuriza, pertsonaien analisi eta eraketaren gainean, bai literaturan eta bai ikus-entzunezko edukian; eta Yurre Ugarte, literatura eta gidoiaren arteko antzekotasunen eta ezberdintasunen gainean. Eguna amaitzeko, “Bañolet” filmari buruzko zineforum bat ospatu zen, zuzendaritza taldearekin (Paxkal Irigoyen eta Maia Iribarne) kontatuz.

Azkeneko egunean honako tailer emaileak etorri ziren: Uxue Juarez, pertsona partaideen idazketa proiektuak aztertzeko; Iñigo Astiz, poesiak eskatzen duen elaborazio formalaz hitz egiteko; Laura Chivite, literaturaren umoreaz jarduteko, Oihane Garmendia, pentsamenduarekin lotura hertsi bat duten literatur generoen arloan sakontzeko; azkenik, Peru Galbete, abesti baten letra eta musikaren artean dauden lotura eta tentsioak aztertzeko.

Partaidetzazko Aurrekontuen Programa

"Zirriborro", 2023 Gazteriaren Partaidetzazko Aurrekontuak programaren baitan hautatutako hiru proposamenetako bat da, Ardi Bide eta Jardines Sonoros barne hartuz. Ardi Bide, Atarrabiako Scout San Andres Taldearen ekimen bat da, zeinekin nagusiki, gazteen talde bat protagonistatzat izanik, Urrizelkitik Atarrabiara artalde batekin eginiko transhumantzia bat dugun hizpide. Jardines Sonoros taldeak, hirugarrenez, Jamaikako sound system-en eraketara eta Jamaikako kulturarako hurbilketara eta honen baitan soinu-ekipoek betetzen duten zereginera bideratutako tailer multzoa eskainiko du.

Hiru proposamen hauek izan ziren boto gehien lortu zituztenak, NGIko webgunean erabilgarri jarri zen botazio-sistema baten eskutik, programa honen 7. edizioan ontzat eman ziren 12 proposamenak kontuan hartuta.

Partaidetzazko Aurrekontuak, proiektu baten garapenaren edo politika publiko baten garapen maila orotan gazteriaren inplikazioa ahalbidetzen duten NGIren partaidetzarako baliabideetako bat dira; haren definizioa eta ebaluaketa barne izanik, aurrekontuaren zenbateko zehatz baterako kudeaketa partekatua eginez.