Descárgate la app
2027ko EGA azterketa egiteko epea zabalik abenduaren 10era arte
2026ko azaroaren 16a
2027ko EGA azterketa egiteko epea zabalik abenduaren 10era arte
Nafarroako Gobernuak jakinarazten du 2027ko deialdi bakarreko Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) abian dela. Matrikula-epea 2026ko azaroaren 16tik abenduaren 10era arte izanen da. Probak egiteko interesa dutenek bi modutara eman dezakete izena: modu telematikoan Erregistro Orokor Elektronikoan (www.navarra.es) edo aurrez aurre Hezkuntza Departamentuko Argibide Bulegoan (Santo Domingo, 8. Iruñea), goizeko 08:30etik 14:30era.
Deialdiaren oinarrietan jasota dagoen moduan (648/2026 Ebazpena, irailaren 24koa), matrikula tasak honakoak izanen dira: 26,20 euro (tasa arrunta), 13,10 euro (tasa murriztua) edo doakoa.
Hiru proba dira: Atariko Proba, Proba Idatzia eta Ahozko Proba.
- Atariko Probak test erako 80 galdera ditu. Horren bidez, hizkuntza baliabideen ezagutza eta entzunaren eta irakurriaren ulermena ebaluatuko dira.
- Proba Idatziak bi ataza ditu: bi idazlan, bata 180 hitzekoa eta bestea 250 hitzekoa, gutxienez.
- Ahozko Probak bi ataza ditu: 5 minutuko testu baten azalpena eta 10 minutuko solasaldia.
Hiru probak gainditu behar dira agiria lortzeko.
Argibide gehiago nahi izanez gero, jo webgune hauetara: www.ega.navarra.es, www.navarra.es
Telefonoa: 848 426 593.