2023ko abenduaren 11a

160.000 ikasle baino gehiagok hartu dute parte Nafarroako iraupen-eskiko kanpainan, 40 urteko etengabeko historian

Ikasturte honetako programa urtarrilaren 8tik apirilaren 19ra bitarte garatuko da Erronkariko eta Zaraitzuko ibarretan, eta 4.000 ikaslek eta 268 ikastetxek parte hartuko dute
collections Irudi galeria

Nafarroako Kirol Institutuak gaur aurkeztu du Iraupen Eskiko Eskola Kanpainaren 40. edizioa; hau da, lau hamarkadako ibilbidean 160.000 ikasle baino gehiago hartu dituen ekimena eta Espainian kirol horrekin lotutako hezkuntza-kanpaina luzeena bihurtu dena, baita Nafarroako hezkuntza- eta kirol-ekimen publiko zaharrena ere. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).