Descárgate la app
15 urte edo gehiagoko Nafarroako biztanleen %21,9k ongizate orokor txikia du, ohikoagoa emakumeetan (%25,2) gizonetan (%18,9) baino
2026ko urriaren 14a
15 urte edo gehiagoko Nafarroako biztanleen %21,9k ongizate orokor txikia du, ohikoagoa emakumeetan (%25,2) gizonetan (%18,9) baino
NOPLOIk pantailei eta osasun emozionalari buruzko bi material informatibo sortu ditu, nerabeei eta gazteei teknologia erabiltzen laguntzeko eta, horrela, haien ongizatea sustatzeko
Bi pertsonak ‘Pantailak eta osasun emozionala' liburuxka irakurri dute. NOPLOIren Osasun Komunitarioa Sustatzeko Zerbitzuak prestatu du liburuxka, gaztelaniaz eta euskaraz.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
15 urte edo gehiagoko Nafarroako biztanleen %21,9k ongizate orokor txikia du, eta desberdintasunak ikusten dira sexuaren, adinaren eta errenta-mailaren arabera. Ongizate orokor apal hori ohikoagoa da emakumeen artean (%25,2) gizonen artean baino (%18,9), 2025eko Gizarte eta Bizi Baldintzei buruzko Inkestaren (ESyCV) datuen arabera. Hauek dira ‘Ongizate Emozionala eta Osasun Mentala Nafarroan 2026 'txostenaren ondorioetako batzuk. Txosten hori Nafarroako Osasun Publikoaren Behatokiak (OSPN) argitaratu du berriki, Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela eta.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).