Descárgate la app
"Nafarroa besta bat izan zen (zinemarena)" nafar etxe eta zentroetan zehar egindako birak aurrera egin du Madrilgo Nafarroako Kultur Elkartearen laguntzarekin
2026ko azaroaren 6a
"Nafarroa besta bat izan zen (zinemarena)" nafar etxe eta zentroetan zehar egindako birak aurrera egin du Madrilgo Nafarroako Kultur Elkartearen laguntzarekin
Madrilgo G. Nicoli Ikastetxea Blanca Oria kazetari eta dokumentalistak eta Juan Zapater kazetari eta kritikari zinematografikoak, ibilbide profesional luzearekin kulturaren esparruan, emandako hitzaldiaren lekuko izan da ostegun honetan. Nafarroako historia zinematografikoa gaur egunera arte markatu duten filmaketa esanguratsuenen inguruan jardun dute bertaratutako nafarrekin batera.
Hitzaldia Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiak nafar-etxe eta zentroetan, Nafarroako Etxeen Federazio Nazionalaren laguntzarekin, urtero antolatzen duen biraren parte da, eta Madrilen Nafarroako Kultur Elkarteak (Asociación Cultural Navarra en Madrid) hartu du.
Marta Fernandez elkarte honetako presidenteak harrera egin die ekitaldira bertaratu direnei. Ondoren, Napar Bideak elkarteak eskaintzen duen Nafarroako Foru Komunitateko produktu tipikoen dastaketaz gozatzeko aukera izan dute bertan parte hartu dutenek.
2026an zehar, Blanca Oria eta Juan Zapater zinemako profesional eta adituek, Nafarroako Gobernuaren eskutik, Errioxan (Logroñoko Nafar Etxea), Euskadian (Barakaldoko Nafar Etxea, Bilboko Nafar Etxea eta Gasteizko "San Francisco Javier" Nafar Etxea), Katalunian (Bartzelonako Nafarren Etxea), Valentziako Komunitatean (Valentziako "Laurak Bat" Euskal-Nafar Etxea), Gaztela eta Leonen (Burgosko Nafar Etxea), Aragoin (Zaragozako Nafarroako Etxea), eta Andaluzian (Sevillako Nafar Etxea) dauden zentroetan ibili dira.
Azken jardunaldia Kantabrian emango dute, Santanderreko Nafar Etxearen lankidetzari esker, datorren azaroaren 13an, ostirala.
Aurtengo Nafarroako etxe eta zentroetatik egiten ari den bira Ernest Hemingway liluratu eta The sun also rises "Fiesta" obra inspiratu zuen jai giroan oinarrituta dago. Hemingwayren lanak dei efektua egin zuen jaiarekin eta inauteriekin, erromeriekin, herriko jaiekin edo udako dantzaldiekin lotutako filmazio zinematografiko ugarirentzat, non musikak bizilagunei eta bisitariei deitzen dien eta plaza, kalea edo frontoia espazio komun bihurtzen dituen. A Moveable Feast 'Paris festa bat zen' liburuaren egilea parafraseatuz, esan liteke "Iruñea festa bat zela" eta sanferminak askatasunarekin alderatu zituela.
Nafarroa Globala
2025-2028 aldirako Kanpo Ekintzako II. Planak bere 3. lan-ardatzean ("Nafarroa Globala") jasotzen du Nafarroako herritarrekiko kanpoko arreta eta harremana hobetu nahi dituela, eta Foru Komunitatearen irudi erakargarria, askotarikoa eta garaikidea ezarri nahi duela, diasporarekiko harremanei dagokienez ere, bai itzuli nahi duen alderdiarekiko harremanei dagokienez (prozesu horretan Gobernuak errazte-lana egiten du), bai atzerrian jarraitzea aukeratzen dutenekiko harremanei dagokienez, departamentuak bere komunitatearen errealitatean ahalik eta informazio eta parte-hartze handiena eskaintzen baitie, ulertuta eskubide berberak izan behar dituztela Nafarroako herritar gisa.
Jarduera hau 3.1.1 ekintza-ildoan jasota dago: beste autonomia-erkidego batzuetan eta atzerrian dauden Nafar Etxe eta Euskal-Nafar etxeei zein zentroei laguntza instituzionala eta ekonomikoa ematea, baita Nafarroan dauden best erkidegoetako eskualde-etxeei, lankidetza-ekintzak sustatzeko.
Azken urteotan, Kanpo Kintzako Zuzendaritza Nagusiak hainbat ekitaldi antolatu ditu nafar etxe eta zentroetan, Foru Komunitatetik kanpo arrazoi ezberdinengatik bizi diren nafar herritarrei hurbiltzeko ahaleginean. Horrela, 2022ko biran, Iñaki Perurenak harriarekin izandako maitasun istorioari buruzko hitzaldi-erakustaldia eskaini zuen. 2023an, Fernando Larumbek (Napike) euskal pilota jokoak erakutsi zituen Nafarroako kultur ondare gisa. 2024an, Ortzadar Elkarteak bere Dantzen Atlasa erakutsi zuen. Eta 2025ean, "Navarra Canta, con la Federación de Coros de Navarra" lelopean, Nafarroako musika koraleko kontzertuak eskaini ziren Foru Komunitateko hainbat koruren eskutik.