2024ko apirilaren 24a

Foru Gobernuak premiazko irizpena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari, NFEBHLOren erreforman aurrera egiteko, trafikoaren eskumena berreskuratu ahal izatearren

Estatuaren eta Foru Komunitatearen arteko negoziazio-batzordeak adostutako proposamenaren berri izan du, eta Nafarroako organo aholku-emaile gorenari 15 egun balioduneko epean irizpena emateko eskatu dio
Nafarroako Jauregiaren fatxada, Foru Gobernuaren egoitza.
camera_alt Nafarroako Jauregiaren fatxada, Foru Gobernuaren egoitza.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran hartutako akordioaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Estatuaren artean astearte honetan lortutako itunaren berri izan duela jaso du. Hain zuzen ere, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa berritzeko proposamena bultzatzeko egin dute ituna, Foru Komunitateak trafikoaren eskumena berreskura dezan. Prozesuan aurrera jarraitzeko, Foru Exekutiboak, gainera, Nafarroako Kontseiluari aurkeztutako aldaketari buruzko nahitaezko irizpena emateko eskatu du, eta 15 egun balioduneko epean premiaz emateko. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).