Descárgate la app
‘Bultzada Ekintzaileak’ deialdi berria ireki du merkatura proiektu berritzaileak ateratzeko
2024ko martxoaren 11a
‘Bultzada Ekintzaileak’ deialdi berria ireki du merkatura proiektu berritzaileak ateratzeko
Jada definitutako negozio-eredua duten 10 ekimen hautatuko ditu gehienez, eta 40.000 euroko sari bat eta 12.000 euroko bi sari emango ditu
Lehen lerroan, ezkerretik eskuinera: María Sanz de Galdeano, CEINeko zuzendari kudeatzailea; Blanca Jauregui, Viscofánekoa, Alicia López de Ocáriz, Cinfakoa; Irujo kontseilaria; Virginia Michelena, Trucks and Wheelsekoa; Gonzalo Oliver, Enholekoa; eta Joseba Sagastigordia, Mondragon Taldekoa. Bigarren lerroan, ezkerretik eskuinera: Gonzalo Soto (Caja Rural), José Mateo (Salinas de Navarra) eta Unai Zabala (Zabala Innovation).
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologikorako eta Digitalerako Departamentuak, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoaren bitartez, ‘Bultzada Ekintzailearen’ hamabigarren deialdia abian jarri du, eta aurten gehienez 10 proiektu edo startup babestuko ditu merkatura beren produktu edo zerbitzu berritzailea ateratzeko. Edizio honetarako hautagaiak datorren apirilaren 12ra arte aurkeztu ahal izango dira.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).