2022ko apirilaren 12a

Migrazio-politikek jarraipena eman diote birelkartzeko prozesuan dauden familia migratzaileen SEI proiektuari

125.000 euroko hitzarmena sinatu da 2021ean 128 familia eta 166 adingabe eta gazte artatu zituen programari jarraipena emateko
Eduardo Santos, Migrazio Politiketarako eta Justiziako kontseilaria, eta 
Víctor José García Morales, SEI elkarteko lehendakaria, hitzarmenaren 
sinaduran.
Eduardo Santos, Migrazio Politiketarako eta Justiziako kontseilaria, eta Víctor José García Morales, SEI elkarteko lehendakaria, hitzarmenaren sinaduran.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak eta SEI elkarteak SERFAM programa arautuko duen hitzarmena sinatu dute gaur, asteartea, adingabeak eta gazteak berriz elkartzeko prozesuetan dauden familia migratzaileei laguntzeko. Programa SEIren proiektu bat da, Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiak hitzarmen bidez diruz lagundutakoa, eta gehienez 125.000 euroko diru-laguntza izango du 2022. urtean, iaz onartutako 90.000 euroko hitzarmenaren jarraipen gisa. Ildo horretan, iaz, programak 128 familia artatu zituen: 142 adingabe eta 18 eta 24 urte bitarteko 24 gazte.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).