Descárgate la app
Pedro Ardaiz Labairu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendari berria
2022ko urtarrilaren 12a
Pedro Ardaiz Labairu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendari berria
Pedro Ardaiz Labairu da, 1966an Iruñan jaioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendari berria; kargu hori betetzen aritu da abendua bitartean Esteban Ruiz Alvarez.
Pedro Ardaiz Zuzenbidean lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatearen bidez. Orain artean Gizarte Zerbitzu Publikoen Kudeaketarako Nafarroako Fundazioko zuzendari-gerentea izan da Giza Baliabideen kudeaketarako lan-esparruan eta, aldez aurretik, 2011 eta 2019 urteen artean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria izan zen.
Sorrera berriko fundazio publiko honetako arduradun gorena izan zenean, abian jartzeko unea kudeatu zuen, fundazioa ahaldunduz pixkanaka gizarte zerbitzuak, babesgabetasun edota gatazka egoeretan aurkitzen ziren adingabeen behaketa eta harrera zerbitzuak zein eremu irekietan neurri judizialak betearazten dituzten eguneko zentroak bere baitan hartzeko.
NUPeko Giza Baliabidetako arduradun bezala, 1.600 langile baino gehiagoren lan-talde bat kudeatu du.
Bestalde, bere alde profesionalaren baitan, NUPeko Ikasleen Zerbitzuko zuzendaria eta Langileak Kudeatzeko Sekzioko burua izan da.
Irakaskuntzari dagokionez, irakasle elkartua izan da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbidearen Departamentuan 2019/2020 eta 2020/2021 ikasturte akademikoetan.
Yolanda Fillat Delgado iruindarra, Gizain Fundazioaren arduraduna
Bestalde, Yolanda Fillat Delgadok ordeztuko du Pedro Ardaiz Gizain Fundazioaren arduradun bezala, hark oraindaino betetzen zuen postuan
Yolanda Fillat Zuzenbidean lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatetik eta Masterra Antolaketaren Garapenerako Prozesuen Aholkularitzan eta Kudeaketan, Valladolideko Unibertsitatetik. Gaur egun gizarte aholkulariaren postua betetzen zuen antolaketaren garapena, estrategia, planifikazioa eta gizarte ikerketan, esperientzia zabalarekin kontatuz gizarte erakundeak eta administrazio publikoak babesteko jardunean.
Parte hartu du enplegua, gizarte politikak, berdintasuna eta justizia arloko proiektuetan administrazio publiko ezberdinetarako, esaterako Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia, edo Kantabriako Gobernua, bizitza independentearen ereduekin eta desgaitasuna duten pertsonen partaidetza eta bizi-kalitatearen planekin, Gizarte Zerbitzuetako plan estrategikoekin, edo adinekoen babes juridikoarekin lotutako ekimenetan.
Era berean, Gizarte Eskubideen Ministerioaren eta 2030 Agendaren 2022-2030 desgaitasunaren gaineko estrategia espainiarraren elaboraziorako eta Osasun, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasun Ministerioko Alzheimerraren eta beste dementzia batzuen (2019-2023) Plan Integralerako lan-taldea osatu zuen.
Bere esperientziari eransten zaizkio garatutako lankidetzak mendekotasunaren eta gizarte zerbitzuen alorreko erreferentziazko gizarte entitateekin, esaterako CEAFA, Alzheimerra eta beste Dementzia batzuk dituzten Pertsonen Senitartekoen Elkarteen Espainiako Konfederazioa; AEFT (Espainiako Babes Fundazioen Elkartea); CERMI, ASPACE Konfederazioa edo Espainiako Hirugarren Sektoreko eta Boluntariotzako Plataformak.
Bere lanbide ibilbidea osatu du arlo horietako irakaskuntza eta ikerketa jarduera luze batekin, hala nola argitalpen ugarirekin.
Izendapenak Lehendakaritzan eta Lurralde Kohesioan
Era berean, Nafarroako Gobernuak, bere gaurko bilkuran, Jose Contreras Lopez izendatu du Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne Departamentuko idazkari nagusi tekniko bezala.
Halaber, Exekutiboak asteazken honetako bere bilkuran Pablo Gonzalez Sanchez, Lurralde Kohesioko Departamentuko Kontserbazioaren Zerbitzuko zuzendari izendatu du.