Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak onetsitako beste gai batzuk
2018ko abenduaren 26a
Nafarroako Gobernuak onetsitako beste gai batzuk
Nabarmentzekoa da NUPen Psikologia Gradua ezartzeko baimena
NUPen Psikologia Gradua eskaintzea onartua
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran akordio bidez onetsi du Nafarroako Unibertsitate Publikoan Psikologia Gradua ezartzea.
Memoria baikorki baloratua du ANECAk (Akreditazio eta Kalitatearen Ebaluaziorako Agentzia Nazionalak) eta hala egiaztatu du Unibertsitateen Kontseiluak, eta NUPeko Gizarte Kontseiluak ere aldeko informazioa eman du.
Bi notario izendatu ditu Gobernuak Iruñea eta Lekunberrin
Nafarroako Gobernuak bi foru dekretu onartu ditu zeinen bitartez bi notario izendatu diren.
Zehazki, Iruñako notario izendatu du Eugenio de Vicente Garzaran, eta Lekunberriko notario Carlos Ibáñez López.