2022ko irailaren 16a

Osasun Departamentua urriaren 10ean hasiko da gripearen eta COVID-19aren txertoa jartzen 60 urtetik gorako 160.000 pertsonari eta arrisku handiko gaixotasunak dituzten 7.500 laguni

Egoitzetan dauden pertsonen txertaketa irailaren 26ra aurreratu da. Gainerako xede-biztanleek osasun-zentroetara eta puntu zentralizatuetara joan beharko dute, aurrez SMS bat jasota

Osasun Departamentua urriaren 10ean hasiko da COVID-19aren aurkako bigarren oroitzapen-dosia inokulatzen (hau da, laugarren dosia xede-biztanleriaren zati handi batentzat), gripearen txertoarekin batera, eta biak ekitaldi berean egingo dira; hain zuzen ere, 60 urtekoei edo hortik gorakoei jarriko zaizkie (160.000 pertsona inguru Nafarroan) eta arrisku handikotzat jotzen diren gaixotasunak dituzten 7.500 pertsona baino zertxobait gehiagori.

Kanpaina hau, Iruñako eta Tuterako Osasun Arloan, geografia, adina eta zaurgarritasuna irizpideak jarraituz banatuko da, osasun zentroak eta FOREM-eko hala nola Reina Sofía Ospitaleko txertaketarako gune zentralizatuak barne hartuz; Lizarrako eremuan aitzitik, osasun-zentroetan eta kontsultategietan garatuko da, azken udalerriko (Lizarra) musika eskolan eta Lodosako kultur-etxean gaitutako gune osagarri biren laguntzarekin.

Kanpainaren fase honek, datorren irailaren 26an abiatuko den hurrena osatuko du; data hori, Osasunak eta Osasun Publikoaren Batzordeko autonomia erkidegoek adostu dute, Nafarroan 8.500 pertsona inguru gehiago liratekeen egoitzetan sartuta dauden haientzat COVID-19ari aurre egiteko dosia inokulatzeko. Halaber irailaren 26an eta hurrengo bi astetan zehar, gainerako biztanleria jomugari pixkanaka SMS mezuak bidaltzen hasiko dira, adin gehieneko taldeek (80 urteko edota gehiagoko pertsonak). zitazioa kudeatzeko orduan lehentasuna izanik

Ohikoa izan denari jarraiki, zita hori nagusiki internet bidez kudeatuko da, Osasunaren Karpeta Pertsonala baliatuz citasalud.navarra.es estekan. Halaber posta elektronikoz ere egin daiteke citas.vacunacion@navarra.es helbidean edo telefono hauetan: 948 370 130 Iruñako Osasun Arlorako, 948 370 140 Tuterarako, eta 948 370 135 Lizarrarako. Horrez gain, zita dagokion osasun-zentroan eska daiteke.

Balio anitzeko txertoak aldaera klasikoaren eta Omicron-en aurrean

Bigarren oroitzapen-dosi honetarako erabiliko diren COVID-19aren aurkako txertoek babes zabalago bat eskaintzen dute, oraindaino erabili izan direnen aldean, txerto hauek balio anitzekoak baitira, coronavirus gaixotasunaren aldaera klasikoari zein Ómicron-i edo bere azpi-aldaera nagusiei aurre egiterakoan.

Gogorarazi behar da, aurtengo maiatzean Osasun Departamentuak biztanleria nafarrari eginiko seroprebalentzia azterketa bati jarraiki, SARS-CoV-2aren aurkako antigorputz antinucleocapsideen presentzia, infekzio naturalari aurre egiteko erantzun immunearen adierazleak izanik, adinarekin pixkanaka jaitsi egin zela. Azterketa horren arabera, 60 urtetik gorako biztanleriaren erdiak baino pixka bat gehiagok, txertaketa immunitatearen mendeko antigorputzekin soilik kontatuko luke, baina ez infekzioa jasatearen ondorioz sortutako antigorputzekin, eta horrek esposizioaren kasuan kutsatzeko arrisku handiagoa ekarriko lieke.

Oraindaino ezagutu diren txertoek hala moduzko eraginkortasuna izan dute kutsadurak prebenitzerakoan, baina oinarrizko zeregin bat bete dute infekzioaren larritasun maila, ospitaleratzeko arriskua eta koadro larriak garatzeko aukera murrizterakoan. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko txostenen arabera, dagokion eran txertatutako pertsonek ospitaleratzeko aukera % 90 murrizten dute.

Osasun Ministerioaren gomendioen arabera, hurrengo txertaketa kanpaina honetarako, azken urteotako ebidentzien arabera, negu sasoian SARS-CoV-2 aldaeraren transmisio handiagoa gerta liteke, bestelako arnas birusekin gertatzen ohi den bezala. Era berean, adituek, gripe eta COVID-19 ko-infekzioen kasuan, koadroen balizko larriagotze bat aurreikusten dute, beraz, txertaketa estaldurak hedatzeko dei bat egiten dute, bereziki adineko pertsonentzat, arrisku baldintzetan dauden taldeentzat eta noski, profesional sanitario eta sozio-sanitarioentzat.

Txertaketa, osasun arloak, arrisku goreneko baldintzak dituzten pertsonak eta profesional sanitarioak zein sozio-sanitarioak kontuan hartuta

Iruñako Osasun Arloaren hiri-gunean, 75 urtetik gorako pertsonak osasun zentroetan txertatuko dira; aldiz, 60 eta 74 arteko adin-tartekoek seruma FOREM-eko instalaziotan jasoko dute, Mutiloan. Oinarrizko landa-eremuetan, txertaketa guztia osasun zentroetan egingo da

Tuterako Osasun Arloan, bestalde, 60 eta 74 urteko adin-tarteko pertsonak Reina Sofía Ospitaleko bosgarren solairuan txertatuko dira, aldiz, adin horretatik gorakoek eremuko osasun zentroetan egingo dute.

Lizarrako Osasun Arloan, 60 urteko edo adin horretatik gorako pertsona guztientzako txertaketa osasun-zentroetan eta kontsultategietan egingo da, Lizarrako musika eskolan eta Lodosako kultur-etxean instalatuko diren bi gune osagarriren laguntzarekin.

Kanpainak, bestalde, gaixotasun kronikoen arabera arrisku gorenena duten pertsonen immunizazioa kontenplatzen du. Pertsona hauek zuzenean kontaktatuko ditu Osasunak, zita esleitzeko, eta bere osasun zentroetan txertatuko dira.

Profesional sanitario eta sozio-sanitarioen txertaketa ere urriaren 10etik aurrera abiatuko da. Aldez aurretik, SMS bat jasoko dute zitazioa adosteko osasun zentroetan, eremuetan zentralizatutako gunetan edo, bere kasuan, dagokion ospitale gunean.