2022ko urtarrilaren 18a

Lanbide Heziketako hamaika ikasle nafarrek prestakuntza-egonaldiak egin dituzte Italian eta Frantzian

Urtarrilaren 16an abiatu ziren Turin, Celano eta Pauera
Ikasle nafarrak Italian eta Frantzian ari dira ikasten.
Ikasle nafarrak Italian eta Frantzian ari dira ikasten.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Lanbide Heziketako erdi-mailako eta goi-mailako hamaika ikasle Europako hainbat herrialdetara abiatu dira aste honetan, Erasmus+ programan jasotako 13 asteko prestakuntza-jarduerak egiteko.

2021-2022 ikasturte honetan, kanpora irteten den LHko bigarren ikasle-taldea da. Lehen taldea pasa den irailean joan zen, eta martxoaren amaiera aldera ehun ikasleko beste talde bat ateratzea espero da, talde ugariena, lanbide-heziketako erdi-mailako eta goi-mailako ikasleek osatua. Mugikortasun horiek Europako Batzordearen Erasmus+ programaren bidez finantzatzen dira.

Zehazki, pasa den igandean, urtarrilaren 16an, abiatutako taldea Italiako Turin (sei ikasle) eta Celano (lau ikasle) hirietara eta Frantziako Pau hirira (ikasle bat) joan dira.

Turinen (Italia) prestakuntza jasoko dute David Lozano Alvesek (Irunberriko LH LHI, Dario Jordan Pelaezek (ETI LHI), Lidia Legaz Irigarayk (ETI LHI), Arkaitz Eza Sarasak (ETI LHI), Adriana Fernandez Morentinek (Irunberriko LH LHI) eta Vanesa Garcia Pardok (Iruñeko Arte eta Diseinuko Goi Eskola).

Celanon (Italia) prestakuntza-egonaldiak egingo dituzte Irune Goikoa Oizek (Osasun Eskola Tekniko Profesionala II), Amaia Andueza Mezquirizek (Hezitzaileen Eskola II), Edurne Artigas Echavarrik (Hezitzaileen Eskola II) eta Paula Lopez Ciordiak (Osasun Eskola Tekniko Profesionala II). Azkenik, Isaak Cecchetto Gonzalez (Arte eta Diseinuko Goi Eskola) Paura (Frantzia) joan da bere prestakuntza-egonaldia egitera.