2023ko otsailaren 9a

Ollo kontseilariak euskararen inguruko ildo estrategikoak partekatu ditu Erriberako gizarte eragileekin

Hizkuntza sustatzeko erakundeen eta herritarren arteko lankidetza defendatzen du Euskarabideak Tuteran antolatutako topaketan
Ollo kontseilaria eta Mikel Arregi, Euskarabideako, zuzendari kudetzailea, 
Tuteran izandako bileran.
camera_alt Ollo kontseilaria eta Mikel Arregi, Euskarabideako, zuzendari kudetzailea, Tuteran izandako bileran.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak eta Mikel Arregi Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari gerenteak bilera bat egin dute Erriberako hainbat herritako gizarte-eragileekin, Nafarroako Gobernuak euskararen inguruan dituen ildo estrategikoak bateratzeko. Ekitaldia Tuteran izan da, eta bertan hogeita hamar pertsona inguruk parte hartu dute. Pertsona horiek modu aktiboan esku hartu dute ondorengo eztabaidan, hainbat proposamen eta ekarpen eginez.

Bere garapenean, Ollo kontseilariak hizkuntza nahiz euskararen aldeko lana bultzatzeko beharra sustatzeko erakundeen eta herritarren arteko lankidetza defendatu du, “bereziki eskualde haietan zeinetan bere presentzia soziala ahulagoa izatean, bere ikaskuntzaren nahiz erabileraren sustapenak premia handiagoa duen”. Ildo horretatik, helburu nagusi gisa aipatu du, hiztun berrien harira, “hizkuntza ezagutzen dutenen kopurua hedatzea”, bai haurren artean, euskara eskolaratzeagatik, eta bai gehienbat euskaltegietan ikasten duten helduen artean.

Presentzia eta erabilera sozialaren harira, erronka bezala nabarmendu du “hizkuntzaren erabilera egiten duten eremuak sortu eta indartzea”, haietan erabiltzeko ohitura sendotu eta horretarako aukera sozialak hedatze aldera. Adostasun sozialaren eta hizkuntzaren ospearen harira, nabarmendu du “derrigorrezkoa dela biztanleria nafar osoaren eskubide berdintasunari buruzko adostasun sozial minimo bat lortzea, euskararen ikaskuntza hala nola erabilera sustatzekotan” eta bere nahia da hizkuntza “debate alderdikoitik ateratzea, modu atzeraezin eta erabakigarri batean”.

Kontseilariaren esanetan, “Erribera bezalako eremuetan, zeinetan euskararen ezagutza eskasagoa den, gure helburu zehatza da bere presentzia hedatzea, hizkuntza horretan dauden kultura jardueren eskaintza finkatuz, bereziki haurrengana zuzenduta dauden haiena. Betiere –nabarmendu du- herritarrekin eta toki agente sozialekin lankidetzan”. Horregatik, pertsona partaideen ekarpenak eskertu ditu, “zeinek –bere esanetan- asko lagunduko diguten arlo honetako estrategiak zehazterakoan”.

Bere balantzean, hainbat ekintza zehatz aipatu ditu, kasu “Oparitu iezaiezu euskera eta oso urrun helduko dira” kanpaina, eskolaratze adinean dauden haurren familiek jakin dezaten euskara euren seme-alabentzako aukera bikaina dela. Halaber “Gora Gora Fest” ziklo kulturalaz aritu da, izan ere, esparru honetan hainbat ikuskizun programatu dira Erriberako herritan; bestalde, “Euskera, orain” euskararen ikaskuntzarako helduentzako kanpaina izan du hizpide. Azkenik, Euskarabidearen laguntza-deialdi ezberdinak ekarri ditu gogora, besteak beste, gizarte-ekonomia esparruan euskararen erabilera sustatzera bideratuak, irabazi asmorik gabeko erakundeen eskutik hizkuntzaren erabilera eta bere presentzia soziala sustatzeko eginikoak eta udal esparruan bere sustapenera bideratu ohi direnak.