2022ko abuztuaren 3a

Etxebizitzak gazteentzako alokairuko eskaintza publikoa handitu du, Uxueko ‘maisu-maistren lau etxeak’ birgaituta

Aierdi lehendakariordeak Nafarroako Udalekin irekitako lankidetza-ildoa nabarmendu du, horri esker, erabiltzen ez ziren eta udal-titulartasunekoak diren 6 eraikin berreskuratu baitira oraingoz, Nasuvinsak birmoldatuta, landa-eremuetan 22 etxebizitza sustatzeko
Aierdi lehendakariordea, Alberto Bayona Nasuvinsaren zuzendari 
kudeatzailearekin, Rubén Sánchez obretako arduradunekin eta beste agintari 
batzuekin batera.
Aierdi lehendakariordea, Alberto Bayona Nasuvinsaren zuzendari kudeatzailearekin, Rubén Sánchez obretako arduradunekin eta beste agintari batzuekin batera.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Etxebizitzako titularra den Jose Mª Aierdi eta Uxueko alkatea den Ruben Sanchez herri horretako maisu-maistren etxe zaharrak bisitatzen izan dira gaur. Orain arte inork erabili gabe zeuden, eta Nasuvinsa sozietate publikoak birgaitu berri ditu inguruneko gazteentzako alokairuko lau etxebizitza egiteko. Horretarako, 460.000 euroko inbertsioa behar izan da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)