2023ko ekainaren 27a

NOUeko endokrinologo bat saritu dute gizentasunagatik operatutako pazienteetan proteina gehigarri batek izan ditzakeen onurak ikertzeagatik

Sonsoles Botella doktorearen lana aintzat hartu dute Nutrizio Kliniko eta Metabolismoaren Espainiako Elkartearen 38. Kongresuan
Sonsoles Botella ikertzaile eta endokrinologoa.
Sonsoles Botella ikertzaile eta endokrinologoa.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Sonsoles Botella Martínez doktorearen, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU) Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko Nutrizio Klinikoko Ataleko medikuaren, ikerketa lan bat saritu dute Valentzian egin berri den Nutrizio Klinikoaren eta Metabolismoaren Espainiako Elkartearen 38. Kongresuan. Ikerketak kirol-entrenamenduaren esparruan maiz erabiltzen den nutrizio-gehigarri batek (HMB edo betahidroxi-metil-butirato) izan ditzakeen onurak berrikusten ditu, obesitatea tratatzeko prozedura kirurgia bariatriko baten ondoren pazienteek gihar-masa galtzen dutelako. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).