Descárgate la app
Nafarroako partaidetza duten mugaz gaindiko 26 proiektuk Europako finantzaketa jasoko dute EGEF funtsen bidez
2025ko urriaren 23a
Nafarroako partaidetza duten mugaz gaindiko 26 proiektuk Europako finantzaketa jasoko dute EGEF funtsen bidez
Nafarroako hainbat eragilek Pirinioetako Lan Komunitatearen (CTP) Interreg POCTEFA 2021-2027 programaren bigarren deialdira aurkeztutako mugaz gaindiko proiektuen %70 inguruk Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa europarra lortu dute; zehazki, 6,98 milioi banatuko dira mugaz gaindiko 26 lankidetza-proiektutan. Horiek dira Ana Ollo lehendakariordeak eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak gaur prentsaurrekoan aurreratu dituen lehen datuak, CTPk erakunde onuradunei jakinarazitako behin-behineko ebazpena ezagutu eta gero, asteartean, Toulousen, Programazio Batzordeak onartutako behin-behineko ebazpenaren ondoren.
Nafarroako hainbat eragilek Pirinioetako Lan Komunitatearen (CTP) Interreg POCTEFA 2021-2027 programaren bigarren deialdira aurkeztutako mugaz gaindiko proiektuen %70 inguruk Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa europarra lortu dute; zehazki, 6,98 milioi banatuko dira mugaz gaindiko 26 lankidetza-proiektutan. Horiek dira Ana Ollo lehendakariordeak eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak gaur prentsaurrekoan aurreratu dituen lehen datuak, CTPk erakunde onuradunei jakinarazitako behin-behineko ebazpena ezagutu eta gero, asteartean, Toulousen, Programazio Batzordeak onartutako behin-behineko ebazpenaren ondoren.
Interreg POCTEFA 2021-2027 programako laguntzen bigarren deialdiko 26 horiei orain bi urte ebatzitako lehen deialdian onartutako 35 proiektuak gehitzen bazaizkie, 11 milioiko Euroko finantzaketarekin, programa honetako Nafarroarako saldoa 61 proiektukoa izan da guztira, sareko lanari esker gauzatu direnak edo izango direnak. Eta Nafarroak jasotzen duen Europako finantzaketa 17,98 milioi eurokoa izango da.
Onartutako proiektu berrien gaiak honako hauek dira, besteak beste: eraldaketa digitala bultzatzea, klima-aldaketara egokitzea, enplegua eta prestakuntza babestea, kohesio soziala eta osasuna sustatzea, mugaz gaindiko gune horretako turismoa, kultura edo ondarea indartzea, eta memoria historikoa edo ekonomia zirkularra bultzatzea.
Ana Ollo lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak eta Sergio Perez Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusiak partekatu dituzte gaur goizean datu horiek, behin-behinekoak izan arren, eragile eta erakunde onuradunei jakinarazten ari zaizkienak. Ollok adierazi duenez, deialdi honen emaitzek “Nafarroako erakunde, entitate eta eragileen parte-hartzea duten proiektu kopuru handi bat bultzatzen dute, eta , gainera, proiektu horiek arrakasta handia izan dute”; izan ere, bigarren deialdi honetan Nafarroako eragile eta erakundeek aurkeztutako proiektuen ia % 70 onartu egin dira. Ollok, mugaz gaindiko lankidetza oso positiboki baloratzeaz gain, eskualdeek gizarte- eta lurralde-kohesioaren arloan funtsezko protagonismoa izaten jarraitzearen garrantzia ere defendatu du, Europako Batzordearen hurrengo Urte Anitzeko 2028-2034 Finantza Esparruari begira.
Ollo lehendakariordea pozik agertu da mugaz gaindiko laguntza programaren deialdi honetan lortutako emaitzekin. Nafarroak ibilbide luzea du eta interes handia du Foru Gobernuarentzat “arrazoi ekonomikoengatik eta politikoengatik. Izan ere, askotariko gaiei buruzko proiektuak jasoko dituzten 6,98 milioi horiez gain, deialdiak indartu egiten du Kanpo Ekintzako II. Planean jasotako mugaz gaindiko eremuaren ardatza, zein funtsezkoa baita Nafarroako Gobernuarentzat gure erkidegoaren gizarte- eta lurralde-kohesioan”.
Unibertsitateak, tokiko erakundeak, Gobernuko departamentuak eta sozietate publikoak
“Lankidetzan aritzera behartuta gaude, gure kokapen geografikoak hala eskatzen digu, ez bakarrik arrazoi ekonomikoengatik, baita arrazoi sozialengatik ere, eta programa honek horretara bideratzen gaitu”, adierazi du Ollok, mugaz gaindiko eremu baten zailtasunak aukera bihurtzearen alde eginez: “Indarrak eta ideiak batzeko ariketa bat da, gure eskualdeetatik hurbilago egongo den Europa komun bat eraikitzeko; gure mugaz gaindiko espazioan komunean eraikitako Europa ukigarria da, nahi dugun lurraldeari- eta munduari irekita- atxikitako Nafarroaren nortasun-ikur oso bat”.
Bigarren deialdi honetan 26 proiektu onartu dira, Nafarroako eragile eta entitateen partaidetzarekin, eta POTECFA programaren FEDER funtsetatik 6,98 milioi euro bildu dira. Nafarroak parte-hartze eta arrakasta handia izan du; izan ere, “ebaluaziorako onartutako 111 eskaeretatik, 39 Nafarroakoak dira, eta, horietatik, bi herenek baino gehiagok finantzaketa lortu dute”, zehaztu du Sergio Perez Garcia Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusiak.
Onuradunei dagokienez, Nafarroako Gobernuak bost proiektutan parte hartzen du, departamentu ezberdinen bitartez, eta beste 10 proiektutan, sozietate publikoen bitartez. Era berean, unibertsitateek beste bost proiektutan pate hartzen dute; tokiko sektoreari ere onura eskatzen diote, zehazki, lau toki-erakunderen bitartez (Urzainki, Izaba, Iruñako udalak eta Erronkari Ibarreko Batzar Orokorra dira); eta, gainera, Nafarroako 10 eragile dira proiektuen liderrak edo taldeburuak.
Memoria Historikotik Pirinioetako garapen jasangarrira
Hauek dira onartutako proiektuetako batzuk. Mithic proiektuak, Memoria eta Bizikidetza Departamentuak sustatuak, Memoria Demokratikoa eta mugaz gaindiko identitateak sustatu nahi ditu historia partekatu baten inguruan.
INCLUSA-IAk, Foru Gobernua ere buru dela, arreta jartzen du desgaitasuna duten pertsonen prestakuntzan, adimen artifizialaren potentzialtasuna aprobetxatuz, edo KIROL Inekin (Nafarroako Kutxa Federazioa) kirola eginez, beste eragile ekonomiko batzuekin batera, esaterako CEINekin, Merkataritza Ganberarekin eta abarrekin, RECRE-AD edo EUROBOOST bezalako ekimenen atzean daude, mugaz gaindiko enpresen garapena lagundu nahi dutenak hainbat esparrutan, besteak beste, nekazaritzako elikagaietan eta digitalean. Mugaz haraindiko kirola da, halaber, Nafarroako Errugbi Federazioaren HAIZEAN proiektuaren protagonista, Euskadiren, Akitania Berriaren eta Nafarroaren arteko harremanak estutzeko helburuarekin.
Ekologiaren eta ingurumenaren esparruak ere hainbat proiektu bildu ditu, Pirinioetako lurzoruen kudeaketa jasangarriaren alde hautatuak izan direnak, esaterako SOLPYR II (NUP, Ingurumen Departamentua). Gune honetan ere zentratzen da ESPIR (Orekan-Gestión Ambiental de Navarra S.A.) zeinek oreka silbozinegetikoa lortu nahi duen.
Artzaintzak suteen prebentziorako neurri gisa duen zeregina da PASTORALIren izateko arrazoia; ForLoop-ek (Orekan), Pirinioetan ere, baso-egur bioekonomia zirkularra azpimarratzen duen bitartean. Pirinioetako eremuak LARRA-LA PIEDRA-DINAVAL 360 proiektuaren onura ere jasoko du. Proiektu hori auzolanean eraiki dute NICDOk, Urzainki eta Izabako udalek eta Erronkari ibarreko Batzarrak, turismoak modu jasangarrian urtarokotasuna gal dezan saiatzeko, Erronkari, Baretous eta Santa Engrazia haranak dinamizatuz.
Ekonomia zirkularra hainbat proiektutan ere ageri da, esaterako, CircularTexEFA proiektuan, ehun-hondakinak balio-kate osoaren bidez eraldatzeko eta berriro erabiltzeko; edo ECOVANCE+ proiektuan, bazterketa-arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzen du, gizarte-ekonomiako enpresetan negozio zirkularrak sortuz.
Funtsen seigarren belaunaldia eta Nafarroako lehendakaritza
Interreg POCTEFA 2021-2027 programa, INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren akronimoa da: Programa hori hiru herrialdeen arteko mugako lurraldearen garapen iraunkorra sustatzeko sortu zen. Dagoeneko, zonalde honetako integrazio ekonomikoa eta soziala indartzeko laguntza finantzario komunitarioaren seigarren belaunaldia da. POCTEFAk Pirinioen bi aldeetako eragileek diseinatu eta kudeatutako mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak finantzatzen ditu, mugako itsasertzeko eremuak ere barne.
Programa europar honen kudeaketa-agintaritza Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) da, eta haren gobernantzan parte hartzen du Nafarroako Gobernuak, Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez. Nafarroaz gain, partzuergoa osatzen dute Euskadik, Aragoik eta Kataluniak, hegoaldean; Akitania Berriak eta Okzitaniak, iparraldean; eta Andorrako Estatuak.
Gogoratu behar da, orain ia bi urte ebatzitako funts horien lehen deialdian, Nafarroako Foru Komunitateak 11,07 milioi euro jaso zituela mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak garatzeko eta 35 proiektu bultzatzeko, Nafarroako erakunde, eragile eta entitateen partaidetzarekin.
Azaro honetan, Nafarroako ehun sozioekonomikoko eragileek Europako POCTEFA proiektu txikien kategorian hautatutako nafar proiektuak ere ezagutuko dira, bereziki enpresa txiki eta ertainak eta, halaber, elkarteak, toki-erakundeak, kultura, ekologia, berrikuntza, enplegua, etab. bezalako gaien inguruan. Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Departamentuak hedapen-lana egin zuen iaz Nafarroako hainbat eremutan.
Era berean, Nafarroak azaroan hartuko du PLEren lehendakaritza, eta martxora arte Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen lidergoarekin batera arituko da.