2025ko azaroaren 28a

Irunberrin zizareekin konpostatzeko proiektu pilotu batek eskualdeko etxeko hondakin organikoak kalitate handiko ongarri ekologiko bihurtzen ditu

Aierdi kontseilariak Biocompas proiektua nabarmendu du, 228.000 eurorekin finantzatua, “landa ingurunerako ekonomia zirkular eta sozialaren adibide” gisa
Josenea eta Gure Sustraiakek hartu dute parte Biocompas proiektuan.
Josenea eta Gure Sustraiakek hartu dute parte Biocompas proiektuan.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Josenea eta Gure Sustraiak gizarte enpresak, NUPekin lankidetzan, ‘vermikonpostajerako’ (zizareen bidezko konpostajea), proiektu pilotu bat garatu dute eta, horren bidez, Zangoza, Irati eta Bidausi eskualdeko frakzio organikoko etxeko hondakinak lurzoruetarako kalitate handiko ongarri ekologiko bihurtzen dituzte. Zehazki, proiektua martxan jarri zenetik 22 hilabete igaro direnean, 1.000 tona etxeko hondakin organiko atera dira konpostaje-instalaziora. Hondakin horien tona batekin, eta proba gisa, lehen ongarri litroak egin dira Josenearen Irunberriko finkan, baratze eta sendabelarren laboreetan esperimentatzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).