Descárgate la app
250 pertsona eta esku hartzeko 160 ibilgailu baino gehiagok osatutako talde bat arduratuko da neguko kanpainan errepideak kontserbatzeaz
2022ko azaroaren 7a
250 pertsona eta esku hartzeko 160 ibilgailu baino gehiagok osatutako talde bat arduratuko da neguko kanpainan errepideak kontserbatzeaz
250 pertsona eta esku hartzeko 160 ibilgailu baino gehiagok osatutako taldea arituko da neguan errepideen kontserbazio-lanetan. Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza, Herri lan eta Azpiegituretako zuzendari nagusia den Pedro Lopezekin eta Kontserbazio Zerbitzuko zuzendaria den Pablo Gonzalezekin batera izan da Iruñeko Kontserbazio Zentroan, apirilaren 30era bitarte aktibo egongo den plana ezagutzeko.
Nafarroako Gobernuak errepide-sarearen 3.916 kilometro zaintzen ditu 8 Kontserbazio Zentroren bitartez, baita dagozkien zentroetatik kudeatzen diren emakida erregimenean ustiatutako errepideak ere (AP-15, Nafarroako Autopista; A-12, Bidearen Autobia; eta A-21, Pirinioetako Autobia).
Dispositiboak, errepideko ibilgailuen zirkulazioan neguko klimaren eraginak prebenitu, ekidin edo minimizatzeko ahaleginari jarraiki, barne hartuko ditu 160 esku-hartzerako ibilgailu eta 257 pertsona Herri Lanetako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiaren pertsonala nahiz Kontserbazio Integraleko kontratuetarako esleitutako pertsonala direla medio, zeini erantsiko zaizkien autobietako eta autopistetako (A-21, A- 12 eta AP-15) enpresa kontzesionarioek zuzenean kudeatutako 34 elurra kentzeko makina, hala nola Foruzaingoaren, Foru Poliziaren eta Guardia Zibilaren eskumeneko dispositiboak, hau da, kasu bakoitzean mobilizatutako Lurralde Kohesiorako Departamentuko Errepideak Kontserbatzeko Kontrol Zentrotik eta SOS Nafarroatik koordinatzen direnak.
Errepideak Kontserbatzeko Kontrol Zentroak 24 orduko arreta eskaintzen du urteko 365 egunetan. Bertatik burutzen dira koordinazio jarduerak, neguko bide-eremuetan, Pirinio Atlantiarretako Kontseilu Nagusiarekin (Frantzia), Arabako, Gipuzkoako Aldundiekin, Iruñeko Udalarekin hala nola autobia eta autopistetako kontzesionarioekin.
Gogoan izan Nafarroak 36 mendate dituela. 3.916 kilometroko bide-sare osotik; bideak kontserbatzeko 8 zentroek zaindutako atal proportzionala lau demarkaziotan banatzen da: Ipar-Zentroa (Iruñeko eta Agoitzeko kontserbazio zentroak); Mendebaldea (Mugairi, Irurtzungo Errepideak eta Irurtzungo Autobiak); Hego-ekialdea (Lizarra) eta Hegoaldea (Tutera eta Tafalla).
18.000 tona gatzen banaketa
Herri Lanek jadanik 18.849 tona gatz eta gesal banatu dituzte, elurraren nahiz izotzaren kalteak ekidite aldera, errepideak kontserbatzeko zentroetako hala nola A-12 eta A-21 autobietako kontzesionarioetako biltegi eta silo ezberdinetan.
Dispositiboak halaber tuneletan jarritako barneko eta kanpoko 87 informazio panelekin eta tuneletan, A-12 nahiz A-21 autobidetan edota bidegurutze eta tarte esanguratsuetan jarritako 314 kamerekin kontatzen du, zein 31 estazio meteorologikoekin eta trafikoaren datuak biltzeko 59 estaziorekin batera, Errepidetako Bide Sarean neguko bide-eremuak hobeto kudeatzeko lagungarriak diren.
Bide-planari dagozkion protokoloek bi jarduketa maila planteatzen dituzte. 1. maila edo prebentzio edo alerta fasea, errepide-sarea kaltetu lezakeen elurte bat edo izotz-ekaitza, euri-jasa edo haizete bat iragartzen direnean. 2. maila edo ekaitz fasea, martxan jartzen da jadanik elurtea edo ekaitza indarrean dagoela edo berehala datorrela ziurtatzen bada.
Gainera, Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuarekin koordinatuta, falkak nahiz elurra kentzeko ekipoak banatu ditu Nafarroako udalerri ezberdinetan zeinek, bere tamaina txikiagatik eta irisgarritasun zailagatik, elur-ekaitzen kasuetan komunikazio-errepideetan elurrak kentzeko arazoak jasaten dituzten, Toki Sarearen bere izaera dela-eta.
2021-2022 negu-kanpainaren balantzea
2021-2022 kanpainarako negu-eremuetako dispositiboaren kostua 2,5 milioi eurokoa izan zen. Aurreko urtekoa baino neguko kanpaina arinagoa gertatu zen, izan ere, oro har, elurte egoera gutxi gertatu ziren. Intentsitate nabarmeneko prezipitazioen egoera labur bakarrak abenduko eta urtarrileko lehenengo astean kontzentratu ziren. Neguaren gainerakoan ohikoak baino tenperatura altuagoak nagusitu ziren.
46 elur-egun kontabilizatu ziren Belaguan (26 etendura egun elurragatik, 9 haizeteagatik eta 11 haizeteagatik eta 11 elur-jausiengatik), 1.780 metrotan dagoen foru bide-sarearen mendate garaienean. Halaber hainbat asteko etendura gertatu zen Frantziarekiko mugan, Frantziako administrazio-agintariek indarrean jarritako immigrazio nahiz terrorismoaren aurkako segurtasun protokoloengatik.
Nola zirkulatu ekaitza dagoenean
Foru Exekutiboak herritarrei gogorarazten die neguko ekaitzetan eta errepideetan egoera zailtzen den epeetan agintariekin kolaboratzearen garrantzia.
Horregatik, ezinbestekoak diren ibilbideak soilik egitea eskatzen da; zirkulazioan jartzea ezinbestekoa bada, gomendioa da lekualdatzeari ekin aurretik prebentzio neurri sorta bat hartzea:
-Trafiko agintarien nahiz errepideak kontserbatzeko pertsonalaren adierazpenak gogoan hartu.
-Ez eragotzi elurra kentzeko makinen joan-etorria; ibilgailua geratzekotan, errepidetik kanpo egin ezazu.
-Egunez bidaiatu eta, ahal bada, errepide nagusietatik.
-Errepidera irten aurretik arretaz jokatu: pneumatikoaren egokitasuna, kateak, bateria edo argien funtzionamendu egokia bermatu ikuskapen batean.
-Irteera erregai-depositua beteta egin.
-Zirkulazio murrizketak zaindu, ibilgailu astun bat erabiltzekotan.
-Kateekin, ez zirkulatu 30km/ordutik gorako abiaduran.
-Linterna, edateko ura, babesteko arropa eta mugikorraren bateria kargatuta eraman.
-Argi laburrak aktibatuta zirkulatu ikusteko eta ikusia izateko.
-Bat-bateko azelerazioak eta dezelerazioak hala nola aurreratzeak saihestu.
-Arreta tuneletako sarreran eta irteeran hala nola noranzko bikoitzeko bideetan jazotako ibilgailuen gurutzaketan.