Descárgate la app
Nazioarteko kongresu batek bizikletaz egindako turismoaren aukerak erakutsiko ditu apirilaren 17an Baluarten
2024ko apirilaren 5a
Nazioarteko kongresu batek bizikletaz egindako turismoaren aukerak erakutsiko ditu apirilaren 17an Baluarten
Foro profesional honetan, Frantzia, Alemania edo Eslovenia bezalako herrialdeetako esperientziak azalduko dira, eta Nafarroako gotorlekuak aurkeztuko dira, helmuga zikloturista gisa
Txirrindulari bat Nafarroan.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Foru Komunitateak 'Nafarroa bizikletan' Nazioarteko Kongresuaren lehen edizioa antolatu du, nazioarteko helmuga onenetako batzuetatik ikasteko eta, aldi berean, zikloturismoak Nafarroan izan duen garapena erakusteko erakusleihoa. Jarduera biziko hiru egun, aldez aurretik agente espezializatuei zuzendutako familiarizazio-bidaia bat ("fam trip") eta topaketa profesional bat egingo dira Baluarteko Biltzar Jauregian (Iruñea), apirilaren 17an.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).