2026ko otsailaren 25a

Ehun bat lagun bertaratu dira Elizondon elkarlaneko etxebizitzari buruzko lehen jardunaldi informatibora

Nasuvinsa enpresa publikoak antolatuta, hurrengo topaketa martxoaren 2an izango da Berriobeitin
Atzo Elizondon egindako jardunaldiaren une bateko irudia
Atzo Elizondon egindako jardunaldiaren une bateko irudia  Deskargatu irudia Irudi galeria

Hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari Begoña Alfarok lehen jardunaldi informatiboa inauguratu zuen atzo Elizondon, lurzoruan edo eraikin publikoetan garatuko den elkarlaneko etxebizitzaren eredu berriari buruz. Bertan, etxebizitza eskuratzeko formula berri honetan, egonkorragoa eta eskuragarriagoa, interesa duten ehun pertsona baino gehiago izan ziren. Nasuvinsa enpresa publikoak antolatutako hurrengo topaketa martxoaren 2an izango da, Berriobeitin, eta herritar guztientzat zabalik dago.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza