Descárgate la app
Turismok jada 4 milioi euro inbertitu ditu Done Jakue Bidea hobetzeko
2024ko azaroaren 19a
Turismok jada 4 milioi euro inbertitu ditu Done Jakue Bidea hobetzeko
Kultura, Kirol eta Turismo kontseilaria den Rebeca Esnaolak gaur goizean aurkeztu du, Ana Rivas Turismo ko zuzendari nagusiarekin batera, ‘5 Bide HKJ’ planeko jardueren aurrerapena. Planak 5.830.000 euroko finantzaketa du Europako Next Generation funtsetatik. Biek Bidearen inguruko egungo erradiografia aurkeztu dute, eta 2023ko bisitari-kopuruari buruzko datuak hobetu egin direla adierazi dute; izan ere, Orreagako Kolegiata bezalako lekuetan, artatutako pertsona-kopurua %47 handitu da.
Kultura, Kirol eta Turismo kontseilaria den Rebeca Esnaolak gaur goizean aurkeztu du, Ana Rivas Turismo ko zuzendari nagusiarekin batera, ‘5 Bide HKJ’ planeko jardueren aurrerapena. Planak 5.830.000 euroko finantzaketa du Europako Next Generation funtsetatik. Biek Bidearen inguruko egungo erradiografia aurkeztu dute, eta 2023ko bisitari-kopuruari buruzko datuak hobetu egin direla adierazi dute; izan ere, Orreagako Kolegiata bezalako lekuetan, artatutako pertsona-kopurua %47 handitu da.
Kontseilariak Donejakue Bideak gura komunitatearentzat eta Gobernuarentzat duen garrantzia azpimarratu du bere hitzaldian. “Gure kultura-ondasun preziatuenetako bat da, eta zeharka lan egiten dugu Departamentuan, Kulturako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, bai eta Jaurlaritzako beste arlo batzuekin, enpresekin eta elkarteekin ere”.
'ACD 5 Bideak'
Donejakue Bideak, Nafarroan, Done Jakue Bidearen 5 ibilbide ditu, Kultura Ministerioak onartuak: Frantziako Bidearen bi adarrak, Baztango Bidea, Ebrokoa eta Sakanakoa.
Turismo Zuzendaritza Nagusiak 5.830.000 euroko zuzkidura-plan bat du, Europar Batasunak finantzatua, Next Generation funtsen bidez, “ACD (Kohesio-ekintzak helmugan) 5 Bideak” izenekoak, bide berdeagoa eta jasangarriagoa, energetikoki eraginkorragoa, digitalki aurreratuagoa eta esperientzialagoa, erakargarriagoa, inklusiboagoa eta irisgarriagoa sortzea bilatzen duena.
Esnaolak adierazi duenez, gaur egun, plan honek dituen 5.830.000 eurotatik, “ia 4 milioi dagoeneko gauzatuta daude edota inplementatzen ari dira, 5 bide horietako bakoitzean Nafarroa osoan banatuta”.
Jarraian, plan honen barruan garatzen ari diren ekintza batzuk banakatu ditu, besteak beste, efizientzia energetikoa eta ondare turistiko eta monumentalaren argiztapena hobetzeko deialdi bat. Deialdi horren barruan, 1.252.000 euro esleitu zaizkie toki-erakundeei, zehazki, Lizarra, Zirauki, Tebas-Muru Artederreta, Gares, Burlata, Cortes, Zubiri kontzejua, Viana, Atarrabia, Los Arcos eta Iruñako udaletako proiektuei.
Kontseilariak aipatu duen beste laguntza-ildo bat mugikortasun jasangarrira eta erromes eta herritarrentzako itzal- eta atseden-eremuen egokitzapenera bideratutakoa da. Deialdi honi dagokionez, Rebeca Esnaolak adierazi du 997.981 euro eman zaizkiela dagoeneko Sakana, Zirauki, Viana, Etxarri Aranaz, Luzaide, Lizarra, Zubiri, Zarikiegi eta Galar auzoetan mota horretako proiektuei, eta 2025erako linea hori berriro irekitzeko asmoa dutela, eskaera gehiagori erantzuteko.
Teknologiaren, sustapenaren eta marketinaren barruan ere hainbat proiektu daude; horien artean, komunikazioa eta segurtasuna hobetzeko wifi puntuen hornidura, fluxu-sentsoreak (horien bidez, joan-etorria eta denbora-banaketa kuantifikatu ahal izango dira, kudeaketa hobea izan dadin), eta datuak eta datu handiak kudeatzeko sistema aurreratu bat, erabiltzaileen portaerari eta ohiturei buruzko ezagutza baliotsua lortzea ahalbidetuko duena. Esnaolak nabarmendu duenez, Turismo Zuzendaritza Nagusia nazioko eta nazioarteko publizitate-kanpainak egiten ari da, baita prentsak eta operadore espezializatuak ere bertara eginiko bidaiak ere.
‘Gune beltzen’ hobekuntza
Bestalde, Ana Rivas Turismoko zuzendari nagusiak Donejakue Bideko azpiegituren barruan konpondu beharreko balizko gune beltzak edo gabeziak diagnostikatzeko eta identifikatzeko egindako landa-lana azaldu du, eta hori, gainera, proiektu honetako inbertsio-kapitulu garrantzitsuenetako bat da.
Diagnostiko hori egiteko Nasuvinsa enpresa publikoaren aurrekontua 36.421 eurokoa izan da. Lanak 9 puntu identifikatu ditu, eta horietan gorabeherak edo istripuak atzeman dira, baita zoladuan eta segurtasunean akatsak ere: Zuriaingo zatia, Errotik Zubirira doan ibilbidea, Mañeru; zati batzuk Villamayor de Monjardín, Lukin eta Iguzkitzan; beste batzuk Ibargoiti, Monreal eta Noainen; Zizur Nagusiko eta Zizur Txikiko eremuak, Guendulaingo Putzua, Erroibarko pasabideen zatia eta Erreniegako jaitsiera.
Gune horietan, Rivasek zehaztu duenez, seinaleak hobetzeari ekin zaio, eta, gainera, beste hobekuntza-obra batzuk egingo dira, 1.049.796 euroko inbertsioa eginez. Gaur egun, lehen 6 puntuen lan-memoriak egin dira, eta gainerako tarteen aurrekontu zenbatetsia egin da. Tragsatec enpresa arduratu da proiektu orokorra idazteaz, zati horietako memoriak eta obra-zuzendaritza oinarri hartuta. Aurreikusten da tarte horiek 2025. urtearen amaierarako amaituta egotea.
Azterketa-lan honetan azpiegiturari buruzko 7600 datu bildu dira, eta, horri esker, bisore interaktibo bat garatu ahal izango da, bildutako informazio guztia ikusi ahal izateko, eta informazio hori garatzen ari gara. Tresna horrek, Turismoko zuzendari nagusiak adierazi duen bezala, “Done Jakueren ibilbideen egungo argazkia ezagutzeko aukera ematen digu, eta 2025ean eguneratu egingo da, Xacobeo Planaren MRR laguntzekin aurreikusitako jarduketei esker: seinaleztapen gune eta motak, bidearen egoera, argiak, zerbitzuak eta beste aldagai asko, baita lurren titulartasuna ere”.
Jarduera turistiko handiagoa Bidearen inguruan
Ana Rivasek Turismo Zuzendaritza Nagusiak baliabide horren erakargarritasuna eta Nafarroako turismoan duen pisua neurtzeko erabiltzen dituen adierazleak ere aipatu ditu. Adierazle horiek erakusten dute lehen aipatutako jarduera guztiek Bidearen inguruko turismo-jarduera handiagoa dakartela.
Adierazi duenez, ibilbide horretan nazioarteko erromes asko ibiltzen dira, batez ere Frantzia, AEB, Korea, Italia eta Alemaniatik etorritakoak; eta gizonen eta emakumeen presentzia ia antzekoa da: % 53 eta % 47, hurrenez hurren.
Horrela, Rivasek azpimarratu duenez, sarrera behar duten monumentu enblematikoenek, aurten, 2019an eta 2023an baino bisita gehiago izaten dituzte. Esate baterako, Eunetaeko Andre Mariak 16.570 bisita izan ditu irailera arte, 2023an baino % 6,2 gehiago; Orreagako Kolegiatak 70.371 sarrera, % 47 gehiago; eta Iruñako Katedralak 86.724 bisita, % 19 gehiago.
Kontuan hartzen den beste adierazle bat Nafarroako turismo bulegoetan artatutako erromesen kontsultak dira, eta % 43 igo dira Orreagako turismo bulegoan, % 32 Iruñakoan eta % 36 Lizarrakoan. Gauza bera gertatzen da Zangozarekin eta Luzaiderekin.
Bideko hainbat puntutan pertsonen eta bizikleten fluxuak aztertzen badira, horietan guztietan 2023ko jendetza gainditzen da. Horren adibide dira Espinal (68.095 pertsona); Gares (56.029 pertsona; eta Izko (5.012 pertsona). Aurten, turismo webgune ofizialean, Bidearen atalera egindako bisitei dagokienez, % 23 gehitu dira.
Ana Rivasek, amaitzeko, Frantziako Bidea Nafarroako Done Jakue Biderik ezagunena eta zeharkatuena dela adierazi du, “baztandarra, tartean dauden agenteek emandako datuen arabera, goraldia hartzen ari den arren”.