2025ko martxoaren 24a

Nafarroako Trafikoak doako lau ikastaro antolatu ditu motozikletak segurtasunez gidatzen ikasteko

Ikastaroak apirilaren 26an eta 27an egingo dira, eta 100 plaza eskainiko dira
Deskargatu irudia Irudi galeria

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak, Nafarroako Trafikoa Zerbitzuaren bitartez, doako lau ikastaro antolatuko ditu Iruñean, apirilaren amaiera aldera, motozikletak modu seguruan gidatzen ikasteko. 
Ikastaroak, Motozikletak Gidatzeko Eskola Nazionalak (ENCM) emango ditu, eta 100 plaza izango dituzte. Hain zuzen ere, 11 kW (15 CV) baino gehiagoko motozikletak gidatzen dituzten motorzaleentzat dira, hobeto gidatzen ikasteko eta motoan segurtasun handiagoa izateko. 


(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).