Descárgate la app
Tracasa Globalek web aplikazio bat garatu du Europako Batzordearentzat, landatzen diren zuhaitzak erregistratzeko eta geoerreferentziatzeko aukera emateko
2022ko azaroaren 28a
Tracasa Globalek web aplikazio bat garatu du Europako Batzordearentzat, landatzen diren zuhaitzak erregistratzeko eta geoerreferentziatzeko aukera emateko
Mikel Irujo kontseilariak aplikazioaren funtzionamenduari buruzko erakustaldi batean parte hartu du gaur, bertan enpresa publikoak bi zuhaitz landatu eta erregistratu ditu Sarrigurengo bere egoitzaren ondoan
MapMyTree aplikazioaren aurkezpen ekitaldian. Ezker eskuin: Moisés Zalba, Tracasako operazio zuzendaria; Iratxe Orbe, aplikazioan lan egin duen kidea; Mikel Irujo, kontseilaria; eta Mar González Tracasako zuzendari kudeatzailea.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Tracasa Globalek MapMyTree web-aplikazioa garatu du Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarentzat. Horren bidez, Europako edozein pertsonak edo erakundek landatzen dituen zuhaitzen berri eman eta erregistratu dezake, mapa batean geoerreferentziatu eta landaketa bakoitzari buruzko informazio garrantzitsuena gehituz. Garapen-prozesuan, Europako Ingurumen Agentziaren laguntza izan du, tresna berria administratzen baitu.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).