2025ko abenduaren 18a

Nafarroako Gobernuak 4,5 milioi inbertituko ditu Leireko Monasterioko Ostatuan apartamentu turistikoak prestatzeko

Baimena ematen du eraikin hori birmoldatzeko duela urtebete hasitako obren bigarren faseari ekiteko kontratua egiteko
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio gaur Vianako Printzea Erakundeko Kulturako zuzendari nagusiari Leireko Monasterioko ostatuaren birgaitzearen bigarren faseko obra kontratua egiteko, hau da, eraikin horretako gelak apartamentu turistiko gisa erabiltzeko egokitzeko. Gainera, baimena eman da urte anitzeko gasturako konpromiso bat hartzeko, gehienez ere 4.498.594,43 eurokoa (BEZa barne), kontratu hau finantzatzeko, 2026, 2027 eta 2028ko aurrekontuen kargura, obrak amaitzeko aurreikusitako data baita.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).