Descárgate la app
Osasun Departamentuak Lehen Arretaren eta Ospitaleko Arretaren arteko konexioa indartu du, erretinan alterazioak detektatzeko adimen artifizialeko aplikazio baten bidez
2022ko irailaren 29a
Osasun Departamentuak Lehen Arretaren eta Ospitaleko Arretaren arteko konexioa indartu du, erretinan alterazioak detektatzeko adimen artifizialeko aplikazio baten bidez
Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuarekin batera garatutako Erretinopatia Diabetikoko NaIA proiektuak osasun-kudeaketako sari nazionala jaso du Novartisen eskutik
Irudiaren erdian, NOZ-Oko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui, osasun-kudeaketako bikaintasun operatiboaren 2022ko Novartis-IESE Sarien lehen akzesitari eusten, Juan Alejandro Virgilirekin batera, Novartiseko market access lead, NOZ-Oko taldeak eta Telekomunikazio eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko kideek inguratuta, NaIA Erretinopatia Diabetikoaren garapenaz eta ezarpenaz arduratu direnak.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Osasun Zerbitzu-Osasunbideako (NOZ-O) informazio-sistemetako taldeek adimen artifiziala erabiltzen duen aplikazio bat garatu dute, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU) Oftalmologia Zerbitzuko eta Lehen Arretako langileei erabakiak hartzen laguntzeko, paziente diabetikoen kasuan erretinaren alterazioak detektatzearren. Modu horretan, bi eremuetako profesionalen arteko lankidetza-lotura indartu eta eraginkortasuna eta ebazteko gaitasuna hobetzen dira.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).