2023ko martxoaren 28a

Osasun Departamentuak hogei milioi murriztu du ospitaleetako gastu farmazeutikoaren inpaktua, azken hiru urteetan bioantzeko sendagaien erabilerarekin

2022an, Nafarroako ospitale publikoetako erabileraren ehunekoa %68tik %80ra igo da baliokide bioantzekoa duten tratamendu biologiko guztietan

Azken hiru urteetan, Nafarroako ospitaleetako farmazietan bioantzeko sendagaiak erabiltzeak farmazia-gastuan izan duen eragina hogei milioi euro baino gehiagokoa izan da, Osasun Departamentuaren arabera. Sendagai horien erabilera, medikamentu biologikoen kalitatean, segurtasunean eta eraginkortasunean, generikoek sintesi kimikoetakoen aldean dakartenaren antzera, areagotu egin da, neurri handi batean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko profesional klinikoek eta farmaziako profesionalek neurri hori ezartzeko hartu duten konpromisoari esker.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).