2022ko irailaren 5a

Osasun Publikoak neurriak hartu ditu Zizurko auzo batean izandako Legionellaren agerraldia eteteko

Herriko auzo elkarte batean bizi diren bi pertsona ospitaleratu dituzte legionelosiaren diagnostikoarekin

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN/NOPLOI) neurri egokiak hartzeko agindu du Zizurko bizilagun-komunitate batean joan den astean detektatutako Legionellaren agerraldia kontrolatzeko. Bi pertsona ospitaleratu dituzte legionelosiaren diagnostikoarekin. Detektatutako Leginonella agerraldia Ur Bero Sanitarioaren (UBS) instalazioan aurkitu da. Instalazio hori bizilagun-komunitate batek partekatzen du eta kontrol-neurri egokiak (garbiketa eta desinfekzioa) hartu dira. Gaur egun pertsona gehiago edo bestelako komunitate kaltetuak dauden ebidentziarik ez dago.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).