2024ko apirilaren 25a

Osasun Publikoak osasuna sustatzeko programetarako diru-laguntzen deialdia argitaratu du

Laguntzek 977.132 aurrekontua dute eta maiatzaren 10era bitartean eska daitezke
Gazte eta helduak kirol jarduera batean.
Gazte eta helduak kirol jarduera batean.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Osasun Departamentuak, Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuaren bitartez, osasun programak sustatzeko bost diru-laguntza argitaratu ditu gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO). Guztira, 977.132 euro bideratuko ditu departamentuak osasun arloan gizarte ekintza sustatzea helburu duten laguntzetara. 

Osasunaren prebentzioa eta sustapena, hezkuntza afektibo-sexuala sustatzea, zahartzea eta GIB-HIES helburu dituzten programak garatzen dituzten toki eta gizarte erakundeek maiatzaren 10era arte aurkeztu ahal dute eskaera, telematikoki, http://www.navarra.es/ atariaren bidez.

Laguntza horiek, 2023ko abenduaren 1etik 2024ko azaroaren 30era bitartean egindako proiektuetara zuzenduta daude. Programak bat etorri behar dira Osasun Departamentuak sustatzen dituen jarraibideekin eta, bereziki, 2022-2025 aldirako Nafarroako Osasun Publikoko Planaren helburuak betetzearekin bat datozenekin. 2023an, 235 erakundek jaso zituzten osasun-programetarako laguntzen onurak dirulaguntzen deialdi honetan.

Deialdi espezifikoak 

  • Osasuna prebenitzeko eta sustatzeko programa komunitarioak; 269.130 euro. Toki entitateek, fundazioek, gizarte ekimeneko kooperatibek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek egindako eta Nafarroako zerbitzu soziosanitarioen hala nola eskualdeetako entitateen arteko lankidetza erraztea helburu duten bizi-estilo eta bizi-trantsizio osasungarriak sustatzeko programei zuzenduta dago.
  • Zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzeko programa komunitarioak: 135.000 euro. Zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzeko programetara zuzenduta dago, zahartu ahala pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko. Programa horiek fundazioek, gizarte-ekimeneko kooperatibek hala nola irabazi-asmorik gabeko elkarteek egiten dituzte.
  • Zahartze aktiboa (AGENDA 21): 180.000 euro. Zahartze aktibo eta osasungarria sustatzeko helburuaz toki-erakundeek egiten dituzten programei zuzenduta dago, zeinek zahartu ahala pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea duten xede.
  • Komunitatearen sustapen eta hezkuntza afektibo-sexuala: 242.596 euro. Sexu-osasuna prebenitzeko eta sustatzeko programa eta jardueretara zuzenduta dago, batez ere aisialdiko eta denbora libreko espazioetan; tratu onean, elkarrenganako zaintzan eta plazer partekatuan oinarritutako harreman afektibo-sexualak sustatu nahi dira, horien gainean erreferentzia positiboak sortuz. Programa hauek, toki-erakundeek, fundazioek, gizarte-ekimeneko kooperatibek, irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta nortasun juridiko propioa zein bere helburuak betetzeko ahalmen osoa duten zuzenbide publikoko erakundeek egiten dituzte.
  • GIB-HIESaren infekzioarekin lotutako programa komunitarioak: 150.406 euro. Irabazi-asmorik gabeko elkarteek, fundazioek hala nola gizarte-ekimeneko kooperatibek egindako prebentzio-ekintza espezifikoei arreta berezia eskaintzen dieten programei zuzenduta dago.