2026ko urriaren 7a

Osasun Departamentuak Berdinen arteko Laguntza Agentea programa jarri du abian Tafallako Osasun Mentaleko Zentroan

Osasun mentalean esperientzia duten eta antzeko arazoak izaten ari diren beste batzuei laguntzeko prestatuta dauden bi pertsonak osatzen dute zentroko taldea
Berdinen arteko laguntzailea eta psikologo bat, Tafallako Osasun Mentaleko 
Zentroan.
Berdinen arteko laguntzailea eta psikologo bat, Tafallako Osasun Mentaleko Zentroan.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua, Osasun Mentaleko Gerentziaren bidez, Berdinen arteko Laguntza Agentea programa abian jartzen ari da, Nahasmendu Mental Larriaren espektroa duten pertsonen esku-hartze kliniko eta psikosozialaren osagarri gisa. Oraingoz, Tafallako Osasun Mentaleko Zentroan aktibatu da, osasun mentalean esperientzia duten bi pertsona taldean integratuta, eta prestakuntza jaso dute errekuperazio prozesuan antzeko arazoak izaten ari diren beste batzuei laguntzeko. Horrela, artatutako pertsonen errekuperazio prozesuak indartzen dira, osasun mentaleko estigma murrizten lagunduz.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).