Descárgate la app
Osasun Mentalak Tratamendu Asertibo Komunitarioko Taldea jarri du abian, nahasmendu mental larria duten pertsonak artatzeko
2024ko uztailaren 2a
Osasun Mentalak Tratamendu Asertibo Komunitarioko Taldea jarri du abian, nahasmendu mental larria duten pertsonak artatzeko
Nafarroako Osasun Zerbitzuaren (Osasunbidea) Osasun Mentaleko Sareak zerbitzu-zorroa handitu du, Tratamendu Asertibo Komunitarioko Taldea abian jarriz. Programa hori beren ingurune naturalean, beren komunitatean, nahasmendu mental larria duten pertsonak artatzeko da. Arreta jarraitua, integrala, intentsiboa eta diziplinaz gaindikoa emateko prozesu batean oinarrituta, taldea lanean hasi da eta abuztutik aurrera lehen pazienteak artatuko ditu. Honako hauek osatzen dute: psikiatra batek, gizarte-langile batek, erizaintzako zainketa osagarrietako teknikari batek, osasun mentaleko erizain espezialista batek eta administrari batek.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).